62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

9104/2013 falta-judizioaren prozedura

Pedro Soto Santos idazkari judizialak aditzera ematen du:

Epaitegi honetan bideratu den 9104/2013 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da Razvan Anghel Curti eta Levantica Alexeri zitazioa egitea 2014ko apirilaren 3ko 10:40an ager daitezen 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan salatu gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaie agertzen ez badira zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen dutela.

Eta jasota gera dadin eta Razvan Anghel Curti eta Levantica Alexeri zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egiten eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko martxoaren 27an.–Idazkari judiziala, Pedro Soto Santos.

Iragarkiaren kodea: J1404503