62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. 574/2013 prozedura

Amparo Esparza Irigoyen, Lizarrako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: Aipatuko den finkaren traktua berriro hasteko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegi honetan bideratu den 574/2013 jabari-espedientearen barnean, gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez erabaki da zitazioa egitea Romualdo Iliberri Gómez jaunari eta Bruna Torrecilla Asiain andreari, erregistroko titularrak diren aldetik, haien egonleku edo helbide ezezaguna baita, eta deskribatu den finkaren eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagun guztiei, ediktu hau argitaratu eta ondoko hamar eguneko epean espedientera ager daitezen, beren eskubidearen alde egokitzat jotzen dutena alegatzeko.

Hona hemen finkaren deskripzioa:

Etxea, Alloko La Fuente kaleko 6an. Beheko solairua, goiko solairua eta ganbarak ditu, eta, atzealdean, estali gabeko eremu bat. Etxearen azalera 120 metro koadrokoa da, eta estali gabeko eremuarena 10 metro koadrokoa. Finkaren mugak: sartu eta eskuinean, Agunstín Gonzálezen finka (lehenago Sebastián Díazena izan zena); ezkerrean, Juan Arellanoren finka (orain haren jaraunsleena dena); atzealdean, Agustín Gonálezen finka (lehenago França Montoyarena izan zena).

Eta horiei zitazioa egiteko eta legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egiten dut.

Lizarran, 2014ko martxoaren 6an.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1403821