62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LIZARRAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
1. EPAITEGIA

Ediktua. Familia. Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 572/2012 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela. Baiesten dut Ana María Zabala Osés andreak, prozesuko ordezkaritzaren bidez, John Louis Gulliver jaunaren aurka (auzi-ihesean dago) jarritako demanda, eta, horrenbestez, deklaratzen dut bi auzilarien arteko ezkontza deseginda dagoela, deklarazio horrek berez dakartzan legezko ondorioekin. Ana María Zabala Osés andreari esleitzen zaio familiak Lukingo Carrera kaleko 9an duen etxebizitzaren erabilera. Ez da erabaki berezirik hartu auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.

Eta John Louis Gulliverri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Lizarran, 2014ko martxoaren 11n.–Idazkari judiziala, Amparo Esparza Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: J1403705