62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA

Ediktua. 1117/2002 prozedura

Antonio Fernández Ayesa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako idazkaria.

Aditzera ematen dut: 1117/2002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan epaia eman da eta irmo geratu da. Hona hemen horren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

1005/2003 epaia.

Magistratuak: Joaquín Miqueleiz Bronte, Antonio Rubio Pérez, Felipe Fresneda Plaza.

Iruñean, 2003ko irailaren 22an.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 1117/2002 autoak aztertu ditu, Nafarroako Gobernuak farmazia bulegoak ituntzeko esparru akordioa onesteko 2002ko maiatzaren 13an hartutako erabakiaren kontrakoak. Alderdiak izan dira, errekurtsogile gisa, Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofiziala, Hermida prokuradore jaunak ordezkatua eta Ayesa legelari jaunak zuzendua, eta, demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkulari juridiko-legelariak ordezkatua eta zuzendua.

Epaitza:

Ezesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, jada idazpuruan aipatua, alderdiei kosturik ezarri gabe.

Beraz, epai honen bidez, auzialdi honetan behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu. Epaiaren ziurtapena autoei erantsiko zaie. Dena dela, ezin daiteke errekurtsorik jarri.

Eta Auzitegi Gorenak, kasazio-errekurtsoa ebaztean, epai hau eman zuen:

Lehendakaria: Ricardo Enríquez Sancho. Magistratuak: Segundo Menéndez Pérez. María del Pilar Teso Gamella. José Juan Suay Rincón. Ramón Trillo Torres.

Madrilen, 2013ko azaroaren15ean.

Auzitegi Goreneko Hirugarren Salak (4. sekzioa) 647/2004 kasazio errekurtsoa aztertu du, Ramiro Reynolds Martínez epaitegietako prokuradoreak jarria Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak farmaziako bulegoei buruzko 1117/2002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2003ko irailaren 22an emandako epaiaren aurka.

Epaitza:

1.–Bidezkoa da Nafarroako Farmazialarien Elkargo Ofizialaren prozesuko ordezkaritzak jarritako kasazio-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 1117/2002 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 2003ko irailaren 22an emandako epaiaren kontrakoa. Epai hori kasatu eta indarrik gabe uzten dugu.

2.–Partez baiestea farmazia bulegoak ituntzeko esparru akordioaren kontra jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, (esparru akordioa Nafarroako Gobernuaren 2002ko maiatzaren 13ko Erabakiaren bidez onetsi zen). Deklaratzen dugu 12/2000 Foru Legearen 29. artikuluak eta 30.4 artikuluaren azken intzisoak ezartzen dituzten edo haiekin lotura duten aurreikuspen guztiak baliogabeak direla, baldin eta lege horren 31.2.0 artikulua Konstituzio Auzitegiak ekainaren 6ko 137/2013 Epaiaren 6.a) oinarrian ezarritako moduan interpretatzen ez badute.

3.–Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Beraz, epai honen bidez, zein Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak erantsi beharko baitu Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren argitalpen ofizialean, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko martxoaren 10ean.–Salako idazkaria, Antonio Fernández Ayesa.

Iragarkiaren kodea: J1403825