62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-O-134

Gestión Ambiental de Navarra, S.A.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Gestión Ambiental de Navarra, S.A.

Xedea: lurzati zahar batzuk ingurumen eta paisaiaren aldetik lehengoratzea.

Ibilgua: Aragoi ibaia, Zidacos ibaia.

Udalerria: Murillo El Cuende (Nafarroa), Murillo El Fruto (Nafarroa), Erriberri (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea da soroak izandako zenbait lurzati ingurumen aldetik lehengoratzea: Erriberriko 16. poligonoko 1879. lurzatia, Murillo el Cuendeko 2. poligonoko 234. lurzatia eta 3. poligonoko 311. lurzatia, eta Murillo el Frutoko Aldamara alderdian, 5. poligonoko 143. lurzatia eta herrilurretako lurzati bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko otsailaren 28an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403732