62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

21E/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Sustapeneko kontseilariak emana, Uharteko HAPOa 1. poligonoko 509. eta 1154. lurzatietan aldatzeko espedientea behin betiko onesten duena. Sustatzailea Gráficas Ultzama, S.L. da. Uharteko 1. poligonoko 509. lurzatiaren egoera, Aretako industrialdeko 1154. lurzatiaren ondoan baitago, erregularizatzea du xede aldaketak; izan ere, basoa babesteko lurzoru gisa dago sailkatua eta haren zati bat industria erabilerako lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatzea nahi da; gainera, 1154. lurzatiaren zati bat banaketa eremu berriari erantsiko zaio.

Uharteko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Sustapen Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusita aurkeztu den dokumentazioa, baita espedientean jasota dauden Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eta Herri Lan Zuzendaritza Nagusiaren txostenak ere, bidezkotzat jotzen da hura behin betiko onestea.

Sustapen Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen martxoaren 20ko 21/2013 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Uharteko HAPOa 1. poligonoko 509. eta 1154. lurzatietan aldatzeko espedientea, Gráficas Ultzama, S.L.k sustatua.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Gráficas Ultzama, S.L.ri eta Uharteko Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko martxoaren 10ean.–Sustapeneko kontseilaria, Luis Zarraluqui Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: F1403663