62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-A-21

Acedoko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Acedoko Kontzejua.

Ibilgua: Ega II ibaia.

Hargunearen udalerria: Acedo-Mendaza (Nafarroa).

Hargunearen alderdia: El Secón.

Hargunearen koordenatuak: UTMX: 563.322; UTMY: 4.724.739 (30T ED50 zona).

Gehieneko bolumena urtean: 1.000 m³.

Aldiuneko emaria, gehienez ere: 3,5 l/s.

Batez besteko ur-emaria kontsumo handieneko hilabetean: 0,149 l/s.

Xedea: ureztatzea.

Aprobetxamenduan ura zuzenean hartuko da Ega ibaitik, eskuinaldetik, Mendazako udal mugapean (Nafarroa) Acedon egiten duen tartean; 80 ZP-ko traktore batek eragindako xurgatze ponpa batek bultzatuko ditu urak, 4 hazbeteko diametroko hodietatik, 551 metroko tartean, finka ureztatzeko sareraino. Ura ekainetik urrira bitarte hartuko da, urtean gehienez ere 1.000 m³-ko bolumena eta 3,5 l/s-ko uneko gehieneko emaria; kontsumo handieneko hilabetean, abuztuan, 0,149 l/s-ko batez besteko emari baliokidea izanen du, eta ura 4 hektareako eremu bat –boilurrak lortzeko arte mikorrizatuak– aspertsioz ureztatzeko erabiliko da, Mendazako udal mugapeko (Nafarroa) 3. poligonoko 342. lurzatian.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko urtarrilaren 22an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403438