62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2013-O-1874

Pedro María González Aguirrek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Pedro María González Aguirre.

Xedea: txakurrentzako etxola eraikitzea.

Ibilgua: Troskera erreka.

Alderdia: Larratxipi.

Udalerria: Olazti (Nafarroa).

Eskatutako jarduketaren xedea txakurrentzako etxola bat legeztatzea da, 6. poligonoko 3055. lurzatian, Troskera errekaren eskuin aldean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2014ko otsailaren 5ean.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.

Iragarkiaren kodea: E1403348