62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

14/2014 EBAZPENA, martxoaren 24koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusiak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zerbitzuko zuzendarien esku uzten duena nork bere eskumeneko gaiei lotutako ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko idazkaritza tekniko nagusiak arautzeko Erregelamendua onesten duen otsailaren 21eko 29/2005 Foru Dekretuak idazkaritzen esku uzten du departamentuan dauden agiri eta datuen gainean fede emateko eta horien gaineko ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zerbitzuen eskumeneko gaiei buruzko ziurtagiriak egiteko eskaerak gero eta gehiago direnez eta horietako batzuk berehala luzatu behar direnez, gomendagarria da ziurtatu beharreko datuak gordetzen dituzten kudeaketa zerbitzuek beraiek eskumena edukitzea fede publikoa eman eta ziurtagiriak luzatzeko uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez bakoitzak esleituta dituen gaiei buruz, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko idazkari tekniko nagusiak eskuordetuta.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 36. artikuluan, uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen) 5. artikuluari buruz xedatutakoaren ondorioz, adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 23. eta 49. artikuluek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko zerbitzuko zuzendarien esku uztea nork bere eskumeneko gaiei lotutako ziurtagiriak luzatzeko eskumena.

2. Ebazpen hau honako hauei jakinaraztea: Nekazaritza Zerbitzuari, Abeltzaintza Zerbitzuari, Erakunde Ordaintzailearen Koordinaziorako Zerbitzuari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuari, Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari, Uraren Zerbitzuari, Mendi Zerbitzuari, Kudeaketa eta Lankidetza Juridikorako Zerbitzuari, Udal Zerbitzuak eta Tokian Tokiko Funtzio Publikoa Antolatu eta Laguntzeko Zerbitzuari, Toki Azpiegituren Zerbitzuari eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Iruñean, 2014ko martxoaren 24an.–Idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiain.

Iragarkiaren kodea: F1404331