62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Eguesibarko kontzejuentzako diru-laguntzen 2014ko
deialdia, kultur jarduerak egiteko

Eguesibarko Udaleko kultura arloko zinegotzi delegatuak otsailaren 17an eman ebazpenaren bidez, deialdia onetsi da kontzejuei diru-laguntzak emateko, 2014an kultur jarduerak egin ditzaten; orobat onetsi dira diru-laguntzen oinarriak, jarraian emanen direnak.

Sarrigurenen, 2014ko martxoaren 18an.–Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Jaietarako zinegotzi delegatua, Joseba Orduña Navarro.

EGUESIBARKO KONTZEJUENTZAKO DIRU-LAGUNTZEN 2014KO DEIALDIA, KULTUR JARDUERAK EGITEKOA

Deialdiaren xedea

Lehenbizikoa: Udalak kontzejuei 2014an kultur jarduerak egiteko emanen dizkien diru-laguntzak eskuratzeko betebeharrak finkatzea deialdi honen helburua.

Bigarrena: Diru-laguntzak pizgarri berezia izan nahi du kontzejuek Eguesibarko bizitza kulturala susta dezaten.

Hirugarrena: Ez zaie diru-laguntzarik emanen kultur jarduerei baldin eta haiek kontzejuko festak direla-eta egiten badira, salbu eta, garrantzia dela-eta, Kultur Batzordearen ustean interes kultural berezia badute ibar guztirako.

Diru-laguntzak jasotzen ahal dituzten entitateak

Laugarrena: Eguesibarko kontzeju guztiek jasotzen ahalko dute diru-laguntza, betiere zortzigarren oinarrian adierazten den dokumentazioa egoki aurkeztuz gero.

Bosgarrena: Kontzejuak beste erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten diru-laguntzak ere jaso ditzake.

Eskatzaileak

Seigarrena: Eskaerak Eguesibarko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztu beharko dira (Sarrigurengo Garajonay kaleko 1ean), 08:30etik 14:30era bitartean, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozeinetan.

Zazpigarrena: Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eskaerak eta dokumentazioa.

Zortzigarrena: Hirugarren atalak aipatzen dituen eskatzaileek honako agiriak aurkeztu behar dituzte:

A) 1. eranskina, eskatutako jarduera bakoitzerako betea.

Udalak, aipatutako agiriren bat falta dela ohartuz gero, horren berri emanen dio eskatzaileari, eta gehienez 10 eguneko emanen dio dokumentazioa osatzeko.

Finantzabidea

Bederatzigarrena: Deialdi honetarako ezarritako gehieneko zuzkidura 5.000 eurokoa da. Diru-kopuru hori oraingo ekitaldiko aurrekontu orokorraren 4534660100 kontu-sailetik ordainduko da.

Aipatu aurrekontua ezin da handitu, eta kontu-sailaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeren artean banatuko da, proportzioan, baldin eta eskatutako diru-kopurua gehiago bada horretarako aurreikusitako dirua baino.

Ebazpena

Hamargarrena: Kultur Arloak espedientea aztertuko du, eta proposamen bat eginen dio Kultur Batzordeari diru-laguntzen banaketa onets dezan. Horretarako, arloaren zerbitzu teknikoek aurkeztu diren eskaeren balorazioari buruzko txosten bat egin beharko dute. Orobat, Udalaren Kontu-hartzailetzaren Arloak gastuaren fiskalizazioa eginen du.

Xedea

Hamaikagarrena:

Onartutako diru-laguntzak proposamenean ageri zen jarduera edo programarako baizik ezin dira erabili.

Ez da zilegi emandako diru-laguntzaren helburua aldatzea.

Jasotako dirua ezin da erabili inbertsioetarako (ondasun higiezin edo higigarriak erosteko, lokalak egokitzeko, eraikinean edozein aldaketa egiteko...), baizik eta programatutako jardueretarako.

Deialdian aipatzen diren betebehar eta aginduak ez betetzeak diru-laguntza kentzea ekar lezake.

Onuradunen betebeharrak

Hamabigarrena: Diru-laguntzaren onuradunek betebehar hauek izanen dituzte:

a) Eguesibarko Udalaren anagrama sartu ekitaldirako egiten den publizitatean, hartan laguntzaile dela adierazteko.

b) Kontzejuek antolamenduan egiten den edozein aldaketaren berri eman beharko diote Udalari (datak, helburuak etab.), gutxienez hamabost egun lehenago. Udalak baimena eman beharko du aldaketa horietarako. Aldaketetarako ukoak behar bezain justifikatua egon beharko du.

c) Udalak bere esku du diruz laguntzen dituen jardueren publizitatea egitea, eta jarduera haietan laguntzailea dela adieraztea.

d) Egiten den publizitatea aurkeztea udaletxean (esku-orriak, kartelak...), gutxienez hamar egun lehenago, halakorik egiten bada.

Aurreko puntuak bete ezean, onuradunari ez zaio ordainduko onetsitako diru-laguntza.

Jusitifikazio eta ordainketa

Hamahirugarrena: Onartutako diru-laguntzak jasotzeko, deialdi honen jarraibideen arabera, beharrezkoa izanen da Udalari dokumentazio hau aurkeztea:

a) Hezkuntza, Kultura, Euskara eta Jaietarako zinegotzi delegatuari zuzendutako eskabidea, diru-laguntza ordain dakiola eskatzen duena. Bertan, entitatearen kontu korrontearen zenbakia jarri behar da, transferentzia egin ahal izateko.

b) Eskaera fitxa, jarduera bakoitzerako behar bezala betea I. eranskinean ageri den bezala.

c) II. eranskina, egindako jarduera bakoitzerako betea, bai eta bertan adierazitako dokumentazioa ere (fakturak, diru-sarrerak, publizitatea, jardueraren datuak aldatzeko egindako eskabideak...).

d) Justifikaziorako informazioa 2015eko urtarrilaren 15a baino lehen aurkeztuko da beranduenez.

1. ERANSKINA

ESKAERA FITXA

Eskaera fitxaren zk.: .....................

Kontzejua

Jardueraren izenburua

Egiteko egunak: 2014ko ........................aren ..................................a.

Zer ordutan egin zen: ......................etatik ...............................ak arte

Non egin zen:

Antolatzailearen izena:

Antolatzailearen telefonoa:

Jardueraren helburuak:

Jardueraren deskripzioa:

Jardueraren gastuak:

Jardueraren diru-sarrerak:

Iruzkinak: II

ERANSKINA: EBALUAZIO FITXA

Eskaera fitxaren zk.: .......................

Kontzejua:

Jardueraren izenburua:

Noiz egin zen: 2014ko .........................aren ....................................a.

Eskaeran jarri zen data bera ez bada, data aldatzearren udaletxean aurkeztu zen eskabidea aurkeztu beharko da.

Zer ordutan egin zen: .....................etatik ...............................ak arte.

(Eskaeran jarri zen ordutegi bera ez bada, aldatzearren udaletxean aurkeztu zen eskabidea aurkeztu beharko da).

Non egin zen:

(Eskaeran jarri zen toki bera ez bada, aldatzearren udaletxean aurkeztu zen eskabidea aurkeztu beharko da).

Antolatzailearen izena:

(Eskaeran jarri zen pertsona bera ez bada, aldatzearren udaletxean aurkeztu zen eskabidea aurkeztu beharko da).

Antolatzailearen telefonoa:

Jardueraren garapenaren deskribapena:

Jardueraren diru-sarrerak:

ZK.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Jardueraren gastuak:

ZK.

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

Aurreko taulan adierazitako fakturak erantsi beharko dira (bat etorri behar dute faktura zenbakiak eta taulan adierazitakoak).

Zenbat jende bertaratu zen:

Haurrak: .......................... Helduak: ......................................

Gazteak: .......................... Hirugarren adinekoak: .................

Egindako publizitatea.

–Erantsi kartelak, esku-orriak etab. (jatorrizkoak).

Iruzkinak:

Iragarkiaren kodea: L1404167