62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. 2014. urtea

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2014ko apirilaren 16an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: Trakzio mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga, 2014. urtekoa.

Ordainketa Caixa Bank-Nafarroako Kutxa eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian (www.ansoain.es) eta 012 telefonoan ere. Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. Apirilaren 16an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.

Antsoainen, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1404344