62. ALDIZKARIA - 2014ko apirilaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

55/2014 FORU AGINDUA, martxoaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2014ko programa onesten duena.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industriako isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentaraua aplikatu eta betetzen dela ziurtatzearren, bertan agertzen diren instalazioen titularrek aldian behin eman behar diote informazioa agintari eskudunari baimenerako baldintzak betetzeari buruz, eta kide diren estatuek ingurumen arloko ikuskapen sistema ezartzen dela zaindu behar dute.

Zehazki, ingurumen ikuskapenei buruzko 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluak ezartzen du kide diren estatuek ziurtatuko dutela instalazio guztiek dutela ingurumen arloko ikuskatze plan bat, naziokoa, eskualdekoa edo tokikoa, eta plan hori aldian behin berraztertu eta eguneratzen dela bermatuko dutela. 2010/75/EE Zuzentarauaren ingurumen ikuskapenari buruzko baldintzak Espainiako araudiari gehitu zaizkio 16/2002 Legea aldatu zuen 5/2013 Legearen bitartez; zehazki, Ikuskapenari eta Kontrolari buruzko 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bitartez.

Bestetik, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten baitu, 90. artikuluan ezartzen du utero lehen hiruhilekoan planifikatu beharko direla Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuaren eskumena diren ingurumen ikuskapenak.

Foru agindu honen bidez, 2010/75/EB Zuzentarauan adierazitakoa eta 93/2006 Foru Dekretuan eta 815/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa gauzatu gogo dira, Nafarroan 16/2002 Legearen menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3kok 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluan esleitutako eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko 2014ko programa, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiarena, onestea. Horren testua eranskin gisa gehitu zaio foru agindu honi.

2. Foru agindu hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2014ko martxoaren 4an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, José Javier Esparza Abaurrea.

1. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2014ko programa

Nafarroako Ingurumen arloko 2014ko Ikuskapen programa

1. Betearazitakoaren laburpena.

2. Sarrera.

3. Aurrekariak eta lege esparrua.

4. Planaren helburu estrategikoak.

5. Ikuskapen plana.

5.1. Definizioak.

5.2. Aplikazio esparru materiala.

5.2.1. Legedi orokorra.

5.2.2. Atmosfera.

5.2.3. Hondakinak.

5.2.4. Hondakin urak.

5.2.5. Zaratak eta bibrazioak.

5.2.6. Lur kutsatuak.

5.2.7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

5.3. Ikuskapen Planaren indarraldia eta eraginpeko eremu geografikoa.

5.4. Eskura dauden baliabideak.

5.4.1. Eskumenen esparrua.

5.4.2. Giza baliabideak.

5.4.3. Kontratatutako baliabideak.

5.5. Planaren egitura.

5.6. Ikuskapenaren jarduketak.

5.7. Jarduketen memoria.

1. Betearazitakoaren laburpena.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko gomendioa, estatu kideen ingurumen arloko ikuskapenen gutxieneko irizpideei buruzkoa (2001/331/EE), izan zen lehen dokumentua ingurumen arloko ikuskapenak aurretik planifikatu behar zirela ezarri zuena eta, orobat, haiek gauzatzeko gutxieneko irizpideak.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onesten baitu, 90. artikuluan ezartzen du urte bakoitzeko lehen hiruhilekoan planifikatu beharko direla ingurumen arloko ikuskapenak eta hori Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumena dela.

Berrikiago, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak, DEI aurrerantzean, bertan sartutako instalazioen titularrak behartzen ditu aldian behin agintari eskudunari informazioa ematera baimenerako baldintzak betetzeari buruz, eta estatu kideak ingurumen arloko ikuskapenen sistema ezartzera. Zehazki, ingurumen arloko ikuskapenei buruzko 23. artikuluan ezartzen da estatu kideek ziurtatuko dutela aipatu zuzentarauaren esparruko instalazio guztietan izanen dela ingurumen arloko ikuskapen plan bat, naziokoa, eskualdekoa edo tokikoa, eta plan hori behar denean berraztertu eta eguneratzea bermatuko dutela.

DEIren ingurumen ikuskapenari buruzko baldintzak Espainiako araudiari gehitu zaizkio 5/2013 Legearen bidez eta, bereziki, 815/2013 Errege Dekretuaren III. kapituluaren bidez: ingurumen arloko ikuskapen sistemak (21. artikulua), ingurumen arloko ikuskapen lana (22. artikulua), ingurumen arloko ikuskapenaren plangintza (23. artikulua); ikuskapen laneko dokumentazioa, horren jakinarazpena eta publikotasuna (24. artikulua) eta behin-behineko neurriak (25. artikulua).

Foru agindu honen bitartez praktikan jarri gogo da 2010/75/EB Zuzentarauan, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001eko apirilaren 4ko Gomendioan adierazitakoa, eta 93/2006 Foru Dekretuan eta Nafarroan 16/2002 Legearen menpe dauden jardueren ikuskapenari dagokionez, 815/2013 Errege Dekretuan ezarritakoa.

2. Sarrera.

Industria Jarduerak Ingurumen aldetik Ikuskatzeko Programa honen helburua da industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea, “kutsatzen duenak ordainduko du” printzipioari eta kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz. Horregatik, beharrezkoa da industria jarduera nagusiak kontrolatzeko esparru orokor bat ezartzea, kutsaduraren iturburuan esku-hartzeari lehentasuna emanez eta natur baliabideen bidezko kudeaketa bermatuz.

Europako Parlamentuak eta Kontseiluak industrien isurketei buruz (kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuak) 2010eko azaroaren 24an emandako 2010/75/EB Zuzentarauak ingurumen arloko ikuskapenetarako baldintzak ezartzen ditu 23. artikuluan.

Baldintza horiek Espainiako araudira aldatu dira 815/2013 Errege Dekretuaren bidez. Zehazki, 815/2013 Errege Dekretuaren 23.2. artikuluan ezartzen da “ingurumen arloko ikuskapen sisteman instalazioaren ingurumen arloko ondorio aipagarri guztien gaineko analisia sartuko dela eta ingurumen arloko araudia behar bezala betetzea bermatuko dela; bestetik, 23.2 artikuluan ezartzen da estatu kideek bermatuko dutela instalazio guztiek ingurumen ikuskapenerako plan bat izatea –nazionala, eskualdekoa edo tokikoa–, eta plan hori berraztertu eta aldian behin, bidezkoa denean, eguneratuko dela.

Espainian Ingurumen Ikuskapenen Sarea (IIS) eratua dago, autonomia erkidegoetako ingurumen ikuskapenen arduradunek osatua, arlo horretan duten eskumenen arabera, eta Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak ere parte hartzen du bertan.

Ingurumen ikuskapenen sare bat Estatuan ezartzea da IIS proiektuaren helburua, baliabide tekniko bat izan dadin autonomia erkidegoetan egiten diren ikuskapen lanetako esperientziak trukatzeko, parte hartzeko foroak sortzeko, informazio teknikoa trukatzeko eta autonomia erkidegoek IMPEL sarean duten parte-hartzea bideratzeko, ingurumen ikuskapenen eremuaren barrenean.

IIS jardueren xedea da ingurumen ikuskapenak hobetu eta jardunbide egokiak garatzeko agiri teknikoak sortzea, ikuskatzaileen etengabeko prestakuntza bultzatzea eta ikuskapen sistemen egitura optimizatzea.

Ikuskapen plan honetan departamentuko langileek instalazioetan egin beharreko ikuskapenen plangintza jasotzen da. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak urteko ikuskapen programak egiten ditu 2004az geroztik. Programa horiek departamentuko bertako langileek bete dituzte, batzuetan kanpoko laguntzaileekin.

Programak 16/2002 Legearen menpeko jarduerak hartzen ditu kontuan, eta kanpoan gelditzen dira aldez aurretik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren baimena edo txostena behar duten jarduera batzuk.

Dokumentu honen helburua Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren irizpideak zehaztea da, ikuskatu beharreko jardueren artean lehentasunak ezartzeari dagokionez; orobat, programa antolatu eta garatzeko oinarriak ezartzea.

3. Aurrekariak eta lege esparrua.

Industria Jarduerak Ingurumenaren aldetik Ikuskatzeko 2014ko Programa aurreko urteetan egindako ikuskapenetan eta kontrol jardueretan lortutako informazioaren emaitzetatik abiatzen da (instalazioek egindako autokontrolak eta ikuskapenak egiten dituzten entitate baimenduen txostenak).

Honako hauek dira ingurumenaren arazo nagusiak:

–Hondakin arriskutsuen zein arrisku gabeen sorrera.

–Hondakin arriskutsuen zein arrisku gabeen kudeaketa.

–Isurketak kolektoreetara eta ubideetara.

–Atmosferarako isurketak.

–Zarata.

–Lurzoruaren eta lur azpiko uren babesa.

Industria jardueren ondoriozko kutsadura saihestea, murriztea eta, ahal den neurrian, deuseztatzea da 16/2002 Legea ezartzearen eta eskura dauden teknikarik hoberenak hartzearen helburua, “kutsatzen duenak ordainduko du” printzipioari eta kutsadurari aurrea hartzeko printzipioari jarraikiz.

Gaur egun Espainia osoan dagoen krisi ekonomikoaren ondorioz, batetik, industria jarduera gutxitu da, eta horrek kutsadura karga ere murriztea ekarri du, eta bestetik, litekeena da industria instalazioen gaineko kontrola ere jaitsi izatea.

Horregatik, beharrezkoa da industria jarduera nagusiak kontrolatzeko esparru orokor bat ezartzea, kutsaduraren iturburuan esku-hartzeari lehentasuna emanez eta natur baliabideen bidezko kudeaketa bermatuz.

2004az geroztik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak industria jardueretan egiten dituen ingurumen ikuskapenak planifikatzen ditu, Europar Batasunak Impel sarearen ekimenez ingurumen ikuskapenak egiteko gutxieneko irizpideei buruzko Gomendioaren irizpideei jarraikiz. Estatu kideek ikuskapenekin eta haien plangintzarekin eta ebaluazioarekin zerikusia duten zenbait alderditan antzeko irizpideak aplikatzea da gomendio horren helburua.

Nafarroan aukeratu den eredua mistoa da. Eredu horretan, ikuskapenetako batzuk departamentuko langileek beraiek egiten dituzte, eta beste batzuk, aldiz, hondakin uren isurketekin zerikusia dutenak, UNE-EN ISO/IEC 17.020:2004ren arabera ikuskapenak egiteko entitate baimendua den enpresa publiko batek (Gestión Ambiental de Navarra, S.A.) egiten ditu.

Bi egile horiek 2004tik hona ikuskapen hauek egin dituzte:

URTEA

DEPARTAMENTUAK

BESTE BATZUK

GUZTIRA

2004

196

104

300

2005

195

68

263

2006

136

131

267

2007

174

142

316

2008

164

80

244

2009

194

64

258

2010

141

64

205

2011

141

65

206

2012

138

65

203

2013

146

56

202

Bestalde, 2007ko urtarrilean, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretua onetsi zen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuena, eta harrezkero Nafarroak badu ingurumen ikuskapenen gaineko erregulazioa. Aipatu arauak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari ematen dio eskumena Ingurumen baimen integratua eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioa behar dituzten jarduerak ikuskatzeko. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia behar duten jarduerei dagokienez, eskumen hori udalekin partekatzen du. Arau horretan ezarrita dago, orobat, departamentuak bere eskumeneko ikuskapenak urtero planifikatu behar dituela eta informazio garrantzitsu guztia jasotzen duen memoria prestatu behar duela urtero.

Baimenak eman baino lehen ikuskapenak egitera behartzen duen legedi sektorialik ere bada. Esate baterako hor daude hondakinen kudeatzaileak edo irekitzeko baimenaren aurretik Ingurumen baimen integratua behar duten jarduerak. 815/2013 Errege Dekretuaren 12.3 artikuluak ezartzen du, behin jarduera hasirik, organo eskudunak ikuskatzeko bisita eginen duela Ingurumen baimen integratua izatera behartutako jardueretara.

4. Programaren helburu estrategikoak.

Ingurumenaren kalitatea hobetzea da programa honen azken helburua, Nafarroan ingurumen arloko legeak bete daitezen sustatuz. Hauexek dira helburuak, gutxienez ere:

a) Aztertutako instalazioek ingurumen arloko araudia eta bakoitzaren baimenean ezarritako ingurumen arloko betebeharrak betetzen direla egiaztatzea (nekazaritzako elikagaien industriak, harrobiak, konposatu organiko lurrunkorren kontsumitzaileak, HUA, hondakin arriskutsuen eta arrisku gabeen kudeatzaileak, IPPC jarduerak, hondakin arriskutsuen sortzaileak eta mindak digestio anaerobikoaren bidez kudeatzeko instalazioak, haztegiak).

b) Instalazio horien gaineko informazio eguneratua izatea (handitzeak, jarduerak uztea...).

c) Legeztatu gabeko jarduerak, industriak, hondakindegiak eta abar identifikatu eta erregularizatzea.

d) Oharrak, kexak, salaketak, gorabeherak eta istripuak kudeatzea.

e) Jarduerek ingurumenean duten eragina murriztea.

f) Baimenak eta adierazpenak berrikusteko proposamenak egitea.

g) Enpresen ingurumen arriskuen ebaluazioa egitea, 2010/75/EB Zuzentarauaren 23. artikuluan adierazitakoari jarraikiz, ikuskapen lana planifikatzeko oinarria izan dadin.

h) Ikuskapenak bateratzea Espainiako gainerako autonomia erkidegoekin eta, oro har, Europa osoarekin, helburuei, estrategiari eta irizpideei dagokienez.

Hori guztia pertsonen osasuna, ingurumena eta instalazioak babesteko asmoz.

5. Ikuskapen programa.

5.1. Definizioak.

Dokumentu honetan zenbait termino aipatzen dira, ustez esanahi ezaguna dutenak. Termino horiek bateratzeko, definizio operatibo batzuk emanen ditugu, dokumentu honen ondorioetarako.

–Ikuskapen plana: dokumentu honen ondorioetarako, ikuskapen plana esparru-dokumentu bat da, urterokoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak egin beharreko ingurumen ikuskapenei buruzko orientabide estrategikoak jasotzen dituena.

–Lurralde eremua: ikuskapen planak hartzen duen eremuaren definizioa, administrazio banaketari dagokionez.

–Ikuskapena: dokumentu honen ondorioetarako, 2010/75/EB Zuzentarauan sartutako definizioa hartuko da aintzat, hots: “agintari eskudunek edo haien izenean jarduten duten beste batzuek, instalazioak baimenen baldintzetara egokitzen ote diren egiaztatzeko eta haietara egokitu daitezela sustatzeko, egiten dituzten ekintza guztiak, baita, behar denean, instalazioen ingurumen eragina kontrolatzekoak ere, konparazio batera, in situ bisitak, emisioen monitorizazioa, barne txostenak eta jarraipen dokumentuak egiaztatzea, erabiltzen diren teknikak aztertzea eta instalazioaren ingurumen kudeaketa egokitzea”.

Era berean, Kutsaduraren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituen Legearen aurreproiektuan agertzen den ingurumen ikuskapenen definizioaren arabera, in situ bisitez gainera, ikuskapen jardueratzat hartzen dira honako hauek: isurketak neurtzea, barne txostenak eta jarraipen dokumentuak egiaztatzea, autokontrolak egiaztatzea, erabilitako teknikak aztertzea eta instalazioaren ingurumen kudeaketa egokitzea*.

* [“Ingurumen arloko ikuskapena”: organo eskudunak egiten dituen ekintza guztiak, edo haren izenean egiten direnak, instalazioak ingurumen baimen integratuen baldintzei egokitzen zaizkiela egiaztatu, sustatu eta ziurtatzeko, eta behar izanez gero, haien ingurumenaren gaineko ondorioa kontrolatzeko. Definizio horretan, besteak beste, honako hauek sartzen dira: in situ bisitak, isurketen neurketa, barneko txostenak eta jarraipen dokumentuak, autokontrolak eta erabilitako teknikak egiaztatzea, eta instalazioaren ingurumen kudeaketa egokitzea. Arau honen aplikazio eremuaren menpe diren jarduera edo instalazioek ingurumen arloko araudia betetzen dutela bermatzea da ikuskapenaren helburua].

Ondorio praktikoetarako, baliabideen kontsumoa eta zuzkidura ezberdinak direnez, plana gauzatuko da bai instalazioak zuzenean bisitatuz (bisita duten ikuskapenak), bai hirugarrenek hornitutako materialak egiaztatuz (ikuskapen dokumentala).

–Ikuskapen sistematikoak edo aurreikusiak: aurreikusita dagoen ikuskapen programa baten barrenean egiten diren bisitak dira, kontrolpeko jardueretan eta instalazioetan ingurumen neurriak noraino betetzen diren aldian behin berrikustea helburu dutenak.

–Ikuskapen ez sistematikoak edo aurreikusi gabeak: istripuak, gorabeherak, salaketak eta jarraipena direla eta egiten direnak. Jarduera batean hasi aurretik, baimenetan ezarritako baldintzak betetzen ote diren egiaztatzeko lanak eta, orobat, baimen bati indarra emateko, instalazioetan eta jardueretan egiten direnak ikuskapen ez sistematikotzat edo aurreikusita ez dagoen ikuskapentzat hartuko dira.

–Ikuskapeneko langileak: ingurumen arloko ikuskapen lanak egiten dituen funtzionario publikoa edo enpresa publiko bateko langilea.

–Arriskuen azterketa: dokumentu honen ondorioetarako, “arriskuen azterketa” deitzen zaio Ikuskapenen Planak eta/edo Programak hartzen dituen instalazioen azterketa sistematikoari eta, horren ondorioz egiten den instalazio nabarmenen hautatzeari, ikuskapenak egiteko aldi baterako lehentasunak finkatzeari eta egiaztatuko diren ingurumen alderdi batzuk (gako-alderdiak) hautatzeari.

5.2. Aplikazio esparru materiala.

Aplikatu beharreko legedia, Programa garatzean kontuan hartu beharrekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren eskumenaren barnean zuzenean dagoena da, honako hau, alegia:

5.2.1. Legedi orokorra.

–4/2005 Foru Legea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzkoa.

–93/2006 Foru Dekretua, 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

–16/2002 Legea, Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzkoa.

–5/2013 Legea, Kutsaduraren Prebentzioari eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 5/2002 Legea eta Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legea aldatzen dituena.

–815/2013 Errege Dekretua, urriaren 18koa, industriako isurketen Erregelamendua eta Kutsaduraren Aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatzea onesten duena.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria isurketei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

5.2.2. Atmosfera.

–6/2002 Foru Dekretua, eguratsean gai kutsagarriak isurtzen ahal dituzten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintzak ezartzen dituena.

–34/2007 Legea, azaroaren 15ekoa, Airearen Kalitateari eta Atmosferaren Babesari buruzkoa.

–833/1975 Dekretua, Atmosfera Babesteari buruzko 38/1972 Legea garatzen duena.

–100/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airea kutsa dezaketen jardueren katalogoa eguneratu eta haren aplikaziorako oinarrizko xedapenak ematen dituena.

102/2011 Errege Dekretua, urtarrilaren 28koa, airearen kalitatea hobetzeari buruzkoa.

–117/2003 Errege Dekretua, jarduera batzuetan disolbatzaileak erabiltzeagatik konposatu organiko lurrunkor gutxiago aireratzeari buruzkoa.

–1796/2003 Errege Dekretua, abenduaren 26koa, eguratseko ozonoari buruzkoa.

5.2.3. Hondakinak.

–22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.

–833/1988 Errege Dekretua, Hondakin Toxiko eta Arriskutsuei buruzko 20/1986 Oinarrizko Legea betetzeko Erregelamendua onesten duena.

–1481/2001 Errege Dekretua, abenduaren 27koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duena.

AAA/661/2013 Agindua, apirilaren 18koa, hondakinak hondakindegietan bilduz deuseztatzea arautzen duen abenduaren 27ko 1481/2001 Errege Dekretuaren I., II. eta III. eranskinak aldatzen dituena.

–Hondakin jakin batzuei buruzko berariazko araudia (olioak, ontziak, Gailu Elektriko eta Elektronikoen Hondakinak, PCB, Eraikuntzako eta Eraispeneko Hondakinak...).

5.2.4. Hondakin urak.

–12/2006 Foru Dekretua, urak saneamenduko kolektore publikoetara isurtzen ahal duten jarduerak ezarri eta funtzionatzeko baldintza teknikoak ezartzen dituena.

5.2.5. Zaratak eta bibrazioak.

–37/2003 Legea, Zaratari buruzkoa.

–1367/2007 Errege Dekretua, Zaratari buruzko 37/2003 Legea garatzen duena zona akustikoei, kalitate helburuei eta emisio akustikoei dagokienez.

5.2.6. Lur kutsatuak.

–9/2005 Errege Dekretua, lurzorua kutsatzen ahal duten jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuak deklaratzeko irizpide eta estandarrak ezartzen dituena.

–2010/75/EB Zuzentaraua, 2010eko azaroaren 24koa, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak emana, industria isurketei buruzkoa (kutsaduraren prebentzioa eta kontrol integratuak).

5.2.7. Ingurumen arloko informazioa jakinaraztea.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 166/2006 (EE) Erregelamendua, gai kutsagarrien isurketen eta transferentzien Europako erregistroa ezartzeari buruzkoa.

–508/2007 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, E-PRTR Erregelamenduko isurketei buruzko informazioa eta ingurumen baimen integratuak ematea arautzen duena.

–27/2006 Legea, uztailaren 18koa, ingurumen arloan informazioa eskuratzeko, herritarrek parte hartzeko eta justiziarako irispidea izateko eskubideak arautzen dituena.

Adierazi behar da berotegi-efektuko gasen isurketen salerosketa-araubidearen mendean dauden instalazioek berariazko kontrol-sistema dutela, eta horregatik ez direla sartzen ikuskapen planean.

5.3. Ikuskapen programaren indarraldia eta eraginpeko eremu geografikoa.

Programak Nafarroako lurralde osoan 2014an egin beharreko jarduerak ezartzen ditu. Ez da eremu geografiko txikiagoko programarik ez helbururik ezartzen.

5.4. Eskura dauden baliabideak.

5.4.1. Eskumenen esparrua.

Industria jarduerak ikuskatzeko eskumena Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalari dagokio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuak ezartzen duen bezala; izan ere, kutsagarri izan daitezkeen jardueren kontrolaren eta ikuskapenaren arloan, airearen kalitatea begiratzearen arloan eta aldaketa klimatikoari aurrea hartzeko eta ondorioak gutxitzeko jarduketen plangintzaren arloan foru dekretu horretan agertzen diren eskudantziak atal horri esleitzen zaizkio, eta, zehazki, honako hauek:

a) Industria jarduerei dagozkien ingurumen ikuskapenerako planak prestatu eta gauzatzea.

b) Industria jarduerak kontrolatu eta ikuskatzea atmosferara egiten diren isurketak direla-eta, eta horren barrenean daude berotegi efektuko gasak, isuri likidoak, hondakinak sortzea eta kudeatzea eta hotsak eta dardarak sortzea.

c) Ingurumen ikuskapeneko lanetarako egiaztatu diren kontrol organoak kontrolatu eta zaintzea.

d) Ingurumen ikuskapenaren arloan eskumenak dituzten agintariekin koordinatzea.

e) Atmosferaren ingurumen kalitatea ebaluatu eta kontrolatzea eta atmosferaren saneamendu planak prestatzea.

f) Atmosfera babesteko eta atmosferako kutsaduraren ondorio kaltegarriak gutxitzeko planak eta programak prestatzea.

g) Klima Aldaketari buruzko Politiken Koordinazio Batzordean eta Klimaren Kontseilu Nazionalean parte hartzera bultzatzea.

h) Klima aldaketari aurrea hartzearen eta haren ondorio kaltegarriak gutxitzearen arloko ekintza planen eta estrategien proposamenak egitea.

5.4.2. Giza baliabideak.

Programa gaur egun Ikuskapen, Airearen Kalitate eta Klima Aldaketaren Atalean eskura dauden giza baliabideekin eginen da, kontuan hartuta langileak ez direla ikuskapen jardueretan bakarrik aritzen. Aitzitik, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk ere egiten dituzte, adibidez IPPC jarduerak eta IPPC ez direnak baimentzea, airearen kalitatea kudeatzea, zarata kudeatzea... Alde horretatik esan behar da eragin handia izanen duela DEIk ukitutako Ingurumen baimen integratuak ofizioz berritu beharrak.

Mota askotariko jarduerak egiteak ikuskapen jardueretarako baliabideak kentzen ditu, baina beste alde batetik hori ikuskatzaileen prestakuntzarako lagungarria da, industria jardueraren eta programa garatzean baloratu behar diren ingurumen alderdien ikuspegi zabalagoa bereganatzen dutelako. Gainera, horri esker ikuskapen bateratuak egin daitezke ingurumen arlo guztietako araudia betetzen ote den begiratzeko (airea, ura, lurzorua, hondakinak, zarata...), izan ere, atmosferara egiten diren emisioak, ura edo lurzorua banaka kontrolatuta, litekeena da, ingurumena bere osotasunean babestu beharrean, kutsadura ingurumenaren eremu batetik bestera igarotzea.

5.4.3. Kontratatutako baliabideak.

Gestión Ambiental de Navarra S.A. enpresa publikoko langileek, ENAC erakundeak ikuskapenak egiteko entitate baimendua den aldetik, ura neurtzeko eta laginak hartzeko lanak eginen dituzte ibaira eta kolektorera isurketa nabarmenak egin diren instalazio batzuetan.

5.5. Programaren egitura.

5.5.1. 815/2013 Errege Dekretuaren eraginpeko instalazioak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29.2 artikuluaren arabera, ingurumen arloko ikuskapen lana egiteko eskumena duten organoek ingurumen aldetik ikuskatzeko sistema bat izanen dute uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota eta bere lurraldean kokatuta dauden instalazioetarako. Ingurumen aldetik ikuskatzen duen sisteman instalazioak ingurumenean dituen ondorio garrantzitsuen analisia sartuko da, eta ingurumen arloko araudia betetzen dela egiaztatzeko behar den maila bermatuko du.

Hori helburu, arriskuen analisia egin da IISaren barrenean adostutako metodologia aplikatuta, hura IMPEL Easy Tools proiektuan definitutakotik 16/2002 Legeak ukitutako instalazioei egokituta.

Operadoreak ingurumen arloko arauak edo baimenerako baldintzak betetzen ez dituenean, jarduerak ingurumenean edo osasunean izan dezakeen inpaktuari esaten zaio industriaren arriskua.

Arriskua ondorioen (eragina) larritasunaren araberakoa da eta ondorio horiek gertatzeko duten aukeren araberakoa (probabilitatea).

–Eragina, alde batetik, iturriaren menpe dago eta, bestetik, hartzailearen menpe (ingurunearen ahultasuna). Inpaktuaren irizpidearen arabera errepresentatzen da.

–Probabilitatea instalazioaren kokalekuaren (helbidea), legeria betetzeko mailaren, ingurumen arloko baimenen, instalazioaren urteen, operadorearen jarreraren eta abarren araberakoa da. Operadoreak jokatzeko dituen irizpideen bidez errepresentatzen da.

Arriskua = Eragina * probabilitatea.

Operadorearen jokabidearen irizpideari -1 (ona) ematen ahal zaio, edo 0 (moderatua) eta +1 (txarra). Jokabide onaren kasuan, puntu bana kentzen zaie inpaktuaren irizpideei, eta jokabide txarraren kasuan puntu bana gehitzen inpaktuaren irizpideei. Horrela, inpaktuaren puntuazioa arriskuaren puntuazio bihurtzen da.

Inpaktuaren irizpideak arrisku kategoriei lotzen zaizkie zuzenean eta, beraz, ikuskapenaren maiztasunari. Hauexek dira metodo horren oinarrizko printzipioak:

1. Puntuazio handienaren balioaren arabera zehazten da ikuskapenaren maiztasuna.

2. Ikuskapenaren maiztasuna maila bat gorago edo beherago eraman daiteke, zein den operadorearen jokabidea.

3. Zenbat eta handiagoa izan puntuazioen batura, are handiagoa da ikuskapen denbora.

Hauexek dira kontuan hartu diren inpaktuaren irizpideak, arriskuak analizatzeko:

1. Instalazio mota.

2. Isurketak airera.

3. Isurketak uretara.

4. Isurketak lurzorura.

5. Hondakinen transferentziak.

6. Osasunaren eta ingurumenaren gaineko inpaktuak: salaketa kopurua.

7. Tokiko ingurumenaren sentsibilitatea: instalazioaren kokalekua.

Hauexek dira ikuskapen maiztasunean maila bat gora edo behera egiteko erabiltzen diren operadorearen jokabidearen irizpideak:

1. Baimenerako baldintzak betetzea/ez betetzea.

2. Operadorearen jarrera ez-betetzeen aurrean.

3. Instalazioan ingurumena kudeatzeko ezarrita dagoen sistema.

Ingurumen arloko arriskuaren ebaluazioa aplikatzetik ateratzen da instalazioen sailkapena, 6 arrisku kategoriatan hain zuzen, eta kategoria bakoitzari ikuskapen maiztasun bat esleituko zaio.

–1., 2. eta 3. arrisku kategoriak/Ikuskapena hiru urtean behin.

–4. arrisku kategoria/Ikuskapena bi urtean behin.

–5. eta 6. arrisku kategoriak/Ikuskapena urtean behin.

E-PRTR erregistroan erregistratutako jarduerentzat egin dira arriskuen analisiak, honako hauentzat hain zuzen:

JARDUERAREN KATEGORIA

INSTALAZIO KOPURUA

Errekuntzako instalazioak

4

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

25

Mineralen industriak

9

Industria kimikoa

6

Ehungintza

1

Hondakinen kudeaketa

12

Papera eta kartoia

6

Abeltzaintza intentsiboa

101

Nekazaritzako elikagaien industria

23

Karbonoaren industria

1

Zura kontserbatzeko industria

1

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

5

GUZTIRA

194

Arriskuak aztertzen dituen metodologia ukitutako instalazioei aplikatu zaie eta emaitza hau lortu da:

ARRISKUAREN KATEGORIA

INSTALAZIO KOPURUA

6

2

5

25

4

23

3

69

2

53

1

22

Hauxe da arriskuaren puntuazioa, jardueraren kategoriaren arabera:

JARDUERAREN KATEGORIA

6.

5.

4.

3.

2.

1.

Errekuntzako instalazioak

0

0

1

2

1

0

Metalak ekoitzi eta eraldatzea

0

12

6

4

3

0

Mineralen industriak

0

1

2

5

1

0

Industria kimikoa

0

2

2

2

0

0

Ehungintza

0

0

1

0

0

0

Hondakinen kudeaketa

2

4

3

2

0

1

Paperaren eta kartoiaren industria

0

1

2

2

1

0

Abeltzaintza intentsiboa

0

4

1

34

42

20

Nekazaritzako elikagaien industria

0

0

1

16

5

1

Karbonoaren industria

0

0

1

0

0

0

Zura kontserbatzeko industria

0

0

1

0

0

0

Disolbatzaile organikoen kontsumoa

0

1

2

2

0

0

GUZTIRA

2

25

23

69

53

22

5.5.2. Hondakin urak isurtzen dituzten instalazioak.

Aurreko urteetan bezala, hondakin ur dexente sortzen duten 42 instalazio hautatu dira, haietan Ganasa sozietate publikoak ikuskapena egin dezan. Lagin-hartze bakuna eta konposatua egiten da, eta isurketaren gehieneko balioak betetzen ote diren egiaztatzen da.

5.6. Ikuskapenaren jarduketak.

Hauexek dira 2014ko programan eginen diren ikuskapenak:

5.6.1. 815/2013 Errege Dekretuaren araberako instalazioak.

–Ikuskapen bat 5. eta 6. arrisku kategoriako instalazioei, urtean behin ikuskatu behar direnei (27 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 4. arrisku kategoriako instalazioen erdiei, bi urtean behin ikuskatu behar direnei (12 ikuskapen).

–Ikuskapen bat 1., 2. eta 3. arrisku kategoriako instalazioen herenari, hiru urtean behin ikuskatu behar direnei (48 ikuskapen).

Beraz, 87 ikuskapen egin behar dira 815/2013 Errege Dekretuaren araberako instalazioetan.

5.6.2. Hondakin urak isurtzen dituzten instalazioak.

42 ikuskapen eginen dira hainbat industria sektoretako instalazioetan.

5.6.3. Ikuskapen planetik kanpoko bisitak.

Aurreko urteetan bezala, 20 ikuskapen programatzen dira planetik kanpo, abisuei, salaketei eta sortzen ahal diren bestelako inguruabarrei erantzuteko.

5.7. Jarduketen memoria.

2013. urtean egindako ikuskapenen berrikuspenetik eta planaren aurreikuspenekiko konparaziotik honako datu hauek lortu dira, programaren betetze maila adierazteko.

KATEGORIA

AURREIKUSITAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

EGINDAKO IKUSKAPEN PROGRAMATUAK

%

I

29

31

%94

II

36

42

%86

III

33

47

%70

Nek. Elik.

13

12

%92

Harrobiak

11

8

%73

KOH

7

6

%86

Aldez aurreko salaketa

3

2

%66

HUA

6

5

%83

Hondakin arrisku gabeen kudeatzaileak

10

8

%80

IPPC

65

48

%74

PP

3

1

%33

LP

2

2

%100

Abeltegiak

30

26

%87

2013ko planeko ikuskapen programatuak

150

124

%83

2013ko planetik kanpoko ikuskapenak

20

22

%110

GUZTIRA, 2012ko PLANA

170

146

%86

Isurketak (GANASA)

57

56

%97

GUZTIRA

227

202

%89

Asko izan dira guztira egindako ikuskapenak, aurreikusitakoen aldean, guztirakoen %88. Guztira, hasierako ikuskapen planean jaso gabeko 22 ikuskapen egin dira.

Puntuazio handieneko jardueren ikuskapena lehenetsi da eta, ondorioz, planaren betetze mailak behera egin du puntuazio txikiagoko multzoetan. I. multzoan, instalazio guztiak bisitatu ziren bi kenduta: bata, jarduera txikia zuelako eta bestea likidazioan zegoelako. II. eta III. multzoetan ez da ikuskapenik egin jarduera utzi delako edo instalazioen funtzionamendua apala izan delako (horrek ez baitu aukerarik eman bisitatzeko), edo instalazioa multzo horretan sailkatuta egoteko arrazoiak zuzendu direlako.

Sektoreka, bisita portzentaje handienak nekazaritzako elikagaien industriei, 117/2003 Errege Dekretuaren eraginpeko industriei, HUAei eta hondakin arrisku gabeen kudeatzaileei dagozkie, eta betetze maila %80koa edo handiagoa izan da. IPPC zuzentarauak ukitutako instalazioen %74ko betetze maila dute, eta bi instalazio daude itxita eta bi (ziklo konbinatuko zentral termikoak) geldituta ia urte osoan. Harrobiek antzeko portzentajea dute, eta hiru instalazio daude bisitarik gabe, jarduera apalagatik.

Iragarkiaren kodea: F1403566