56. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

106/2014 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Bateria espezialitatea Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan inskribatzen duena, Olaztiko Udalaren Musika Eskolak irakats dezakeen irakaskuntza gisa.

Ikusirik Olaztiko alkate Gurutze Rodríguez Armendariz andreak, Udalaren Musika Eskolako Patronatuko buru gisa, egin duen eskaera, eskolak ematen dituen espezialitateei Bateriarena gehitzekoa, eta eskaera hori dela-eta ireki den espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak onesten dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Bateria espezialitatea inskribatzea Olaztiko Udalaren Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31008682) ematen dituen irakaskuntzen artean. Inskripzioak 2013ko urriaren 23tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikastetxeko titularrak egindako eskaera instrumentu espezialitate berri hori bertako irakasgai gisa inskribatzeko.

2. Eskola horrek hemendik aurrera inskribaturik dituen irakaskuntzak hauek dira: Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak –abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduaren arabera–, “oinarrizko eskaintzari dagozkionak”, eta instrumentu-praktikaren arloan, espezialitate hauek: Akordeoia, Bateria, Klarinetea, Gaita, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Pianoa, Saxofoia, Tronpeta, Tuba eta Txistua.

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, galarazi gabe aurretik errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau honako hauei igortzea: Olaztiko alkate eta Udalaren Musika Eskolako Patronatuko buru den andreari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari.

Iruñean, 2014ko otsailaren 21ean.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1402961