4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 1224/2013 prozedura
Lan arloko eta Gizarte Segurantzako egintza administratiboen inpugnazioa (prestazio ekintzak salbu), 1224/2013 prozesua.
Aranzazu Ballesteros de Albeniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkaria.
Aditzera ematen dut: lan arloko eta Gizarte Segurantzako egintza administratiboen inpugnazioari (prestazio ekintzak salbu) buruzko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1224/2013 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Samira Essabah Mouharrirri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da adiskidetze-ekitaldira eta, beharrezkoa bada, judiziora ager dadin (ekitaldi bakarrean eginen dira, bata bestearen atzetik) 2014ko apirilaren 8ko 11:15ean, 104. judizio-aretoan, Iruñeko San Roke kaleko 4an (1. solairuan). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Ballesteros de Albeniz.
Iragarkiaren kodea: J1402853