56. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 7785/2013 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

494/2013 epaia.

Iruñean, 2013ko abenduaren 23an.

Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, ebasketa saiakera bategatik Silvia Ynes Daviran Suazoren, Conzuelo María Alarcon Gonzalesen eta Violeta Alarcon Gonzalesen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 7785/2013 falta-judizioan. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Silvia Inés Davirán Suazo absolbitzen dut leporatu zaion faltatik eta Conzuelo María Alarcon Gonzales eta Violeta Alarcon Gonzales kondenatzen ditut, ebasketa-falta saiakera baten egilekide gisa, 30 eguneko isun bana ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, hau da, 180 euro guztira. Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, ordaindu gabeko bi kuotako egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Prozesuko kostuen bi heren ere ordaindu behar dituzte; beste herena ofizioz ordainduko da.

Erantzukizun zibila dela eta, Consuelo María Alarcón Gonzalesek eta Violeta Alarcón Gonzalesek 137,95 euroko kalte-ordaina eman beharko diote El Corte Inglési, Prozedura Zibilaren Legearen 597. artikuluan ezarritako interesekin bat.

Ebazpen hau ez da irmoa, eta honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Consuelo María Alarcón Gonzalesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko otsailaren 21ean.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.

Iragarkiaren kodea: J1402851