56. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 24a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 1341-2012-A hipoteka-betearazpena

Martin Corera Izu, idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: organo judizial honetan bideratzen ari diren 1341/2012 hipoteka-betearazpeneko autoetan erabaki da ediktu honen atal nagusian azaltzen diren ondasun higiezinen enkante publikoa egitea, eta halaxe adierazten da ekitaldia 2014ko ekainaren 5eko goizeko 10:00etan egin dadin, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko bulegoan, baldintza hauei jarraikiz:

1. Posturak egiteko baldintzak: enkantean parte hartzeko, lizitatzaileek beren nortasuna frogatu beharko dute. Enkantearen baldintzak ezagutzen dituztela aitortu beharko dute. Gordailu eta kontsignazioen IBAN ES55 0049 3569 92 000 500 1274 kontuan, oharretan 3161 0000 06 1341 10 kontua kontzeptua adierazita, enkantean jartzen diren ondasunen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. (Gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten bada, halaxe adieraziko da gordekinean). Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Kasu horretan, ez du enkantean parte hartzeko dirurik jarri beharko. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 647., 669.1 eta 666. artikuluak).

2. Idatzizko posturak. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan. Gutun-azalak enkantearen hasieran irekiko dira. Gutun-azaletako posturak besteekin batera jarriko dira jendaurrean, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 648. artikulua).

3. Titulazioa eta kargak. Enkantean parte hartzeak berarekin dakar posturagileek autoetan agertzen den titulazioa askitzat hartzea edo, hala bada, titulaziorik ez dagoela onartzea. Era berean, auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek bere horretan segitzen dutela onartuko dute, halakorik bada, eta errematea beren alde esleituz gero, kredituen erantzukizunean subrogatuko direla.

Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, ondasunen titulazioa epaitegiko idazkaritzan daude ikusgai (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 668. eta 669.2 artikuluak).

–Enkantean jartzen diren ondasunak:

1. Hiri finka: merkataritzako lokala, Iruñeko Remiro de Goñi kaleko 8ko etxeko beheko solairuan. 108,07 m²-ko azalera eraikia du.

Inskripzioa: 1.173. liburukia, 204. liburua, 84. orria, 9.943. finka, Iruñeko 4. Jabetza Erregistroa.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 211.000,00 euro (berrehun eta hamaika mila euro).

2. Hiri finka: etxebizitza, A motakoa, Iruñeko Santa Luzia pasealekuko 107ko beheko solairuan. 73,91 m²-ko azalera erabilgarria du.

Inskripzioa: 1.479. liburukia, 950. liburua, 186. orria, 33.242. finka, Iruñeko 1. Jabetza Erregistroa.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 224,000,00 euro (berrehun eta hogeita lau mila euro).

Iruñean, 2014ko otsailaren 21ean.–Idazkari judiziala, Martin Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1402903