56. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑON

3. aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2013 aldaketa: Kreditu transferentzia

GASTUAK:

1.432.21801 kontu-saila. Karrika eta lorategietako mantentze lanak. Zenbatekoa: 2.300 euro.

FINANTZABIDEA:

Kreditu transferentzia, kontu-sail honetatik: 1.442.22707 Azterlanak eta proiektuak, zenbatekoa: 1.000 euro, eta kontu-sail honetatik: 1.447.60100 Erreka drainatzea eta garbitzea, zenbatekoa: 1.300 euro.

Marañonen, 2014ko martxoaren 13an.–Alkatea, Roberto Abascal Antoñana.

Iragarkiaren kodea: L1403996