2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GESALATZ
Udal ordenantza, Udalaren altzariak maileguan ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Gesalazko Udalak, 2014ko martxoaren 6ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren altzariak maileguan ematea arautzen duen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Muetzen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.
Iragarkiaren kodea: L1404001