56. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

1/2014 aldaketa 2014ko udal aurrekontuan. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2014ko martxoaren 4an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 1/2014 aldaketa 2014ko udal aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Berriobeitin, 2014ko martxoaren 17an.–Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L1404002