4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 2887/2012 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
000022/2014 epaia.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.
Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak lesio-falta bat dela eta bideratzen ari den 2887/2012 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Frank Osahenoma Benson eta Bertrand Odigie. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Frank Osahenoma Benson eta Bertrand Odigie absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatutako faltaren egile gisa egotzi zitzaizkien erantzukizun kriminaletik. Halaber, kostuak ofizioz ordaintzea dekretatzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Frank Osahenoma Bensoni jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1402755