4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 3680/2013 falta-judizioa
Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, lesio-falta batengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:
000021/2014 epaia.
Iruñean, 2014ko urtarrilaren 23an.
Nik, Fermín Otamendi Zozaya jaunak, Iruñeko Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak lesio-falta bat dela eta bideratzen ari den 0003680/2013 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Horietan alderdi izan dira fiskal jauna eta, inplikatu gisa, Jesús Francisco Luis Valls eta Fermín Luis Valls. Konstituzioak eman dizkidan ahalmenak erabiliz eta Erregearen izenean, epai hau ematen dut:
Epaitza:
Jesús Francisco Luis Valls eta Fermín Luis Valls jaunak absolbitu egiten ditut hasiera batean leporatu zitzaien faltatik, eta kostuak ofizioz ordaintzeko agintzen dut.
Ebazpen hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke bi ondoreetan epaitegi honetan, Nafarroako Probintzia Auzitegiari zuzendua, jakinarazten denetik bost eguneko epean.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Daniel Moreno Raterori eta Fermin Luis Vallsi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, María Angeles Ruiz de la Cuesta Muñoz.
Iragarkiaren kodea: J1402754