53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 5. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktu orokorra. 205/2013 hitzezko judizioa

Goian aipatutako prozeduran, hitzez hitz honela dioen ebazpena eman da:

Iruñeko Errotazar kaleko 26ko jabeen elkarteak sustaturik, de Lama prokuradore jauna ordezkari eta Sánchez Ezcaray legelari jauna defendatzaile dituela, epaitegi honetan hitzezko judizioaren 159/13 prozedura bideratzen ari da Jesús María Satrústegui Osinaga demandatu jaunaren aurka, eta 2013ko uztailaren 16an 159/13 epaia eman da. Hona epaitza:

159/2013 epaia.

Funtsean baiesten dut de Lama prokuradore jaunak Iruñeko Errotazar kaleko 26ko jabeen elkartearen izenean Jesús María Satrústegui Osinaga jaunaren aurka jarritako demanda, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hau ordaintzera:

– 458,89 euro.

–Zenbateko horren gaineko interesak, 2013ko maiatzaren 9tik epaia eman bitartean diruaren legezko interes tasarekin, eta tasa hori bi puntutan handituta epai honen egunetik osorik ordaindu bitartean.

–Prozeduraren kostuak, ordaintzekoak izanez gero, 458,89 euroko zenbatekoaren gainean kalkulatu dira.

Jakinaraz bekie epaia alderdiei eta ohartaraz bekie irmoa dela eta ezin dela errekurtsorik jarri (PZLaren 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/11 Legearen arabera idatzia, lege horren xedapen iragankor bakarrari eta 1/2000 PZLaren 2. xedapen iragankorrari dagokienez).

Demandatuari adierazten zaio epai hau jakinarazi eta hogei eguneko epea duela epaia borondatez betearazteko, ordaindu beharreko zenbatekoa sartuz Banestoko 3162 0000 03 020513 kontuan. Epe hori igarota epaia betearazi ez bada, auzi-jartzaileak eskatzen ahalko du epaia nahitaez betetzeko, demandatuaren ondasunak eta eskubideak enbargatzea barne.

Beraz, nire epai honen bidez, lehen auzialdian behin betiko epaituz, hori aldarrikatu, agindu eta sinatzen dut. Epaia epaien liburuan jasoko da eta haren lekukotza autoei erantsiko zaie.

Eta Jesús María Satrústegui Osinaga non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.

Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.–Idazkaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: J1402756