53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

24/2014 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiak emana. Honen bidez araubide bereziko hizkuntza ikasketen C1 maila ziurtatzeko proben gaineko zehaztapenak onesten dira, eta ekainaren 29ko 291/2011 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarrizko mailako, erdi mailako eta maila aurreratuko zehaztapenak aldatzen dira.

Araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailak antolatu zituen uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak (maiatzaren 28ko 78/2008 Foru Aginduak aldatua) eta araubide bereziko hizkuntza ikasketen maila aurreratuaren antolaketa ezarri zuen irailaren 11ko 149/2008 Foru Aginduak xedatzen dute ezen mailetako ziurtagiriak lortzeko azkeneko probetan zehaztapen orokorrak eta Hezkuntza Departamentuak ematen dituen gainerako guztiak kontuan hartuko direla.

Abuztuaren 10eko 836/2007 Ebazpenaren eta irailaren 17ko 13/2007 Ebazpenaren bidez onetsi ziren oinarrizko eta erdiko mailako zehaztapenak, hurrenez hurren, eta gero abenduaren 2ko 507/2008 Ebazpenaren bidez aldatu ziren. Azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpenaren bidez onetsi ziren maila aurreratuko zehaztapenak.

Zehaztapen horietan ezarritakoa maila ziurtatzeko azkeneko deialdietan nola joan den azterturik, eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialei kontsulta eginik, egokitzat jotzen da aldaketak egitea, proben aplikazioa hobetzeko.

Ondorioz, Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak proposatzen du C1 mailari dagozkion zehaztapenak onestea, baita oinarrizko mailako, erdi mailako eta maila aurreratuko zehaztapenak aldatzea ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Araubide bereziko hizkuntza ikasketen C1 maila ziurtatzeko probaren gaineko zehaztapenak onestea. Ebazpen honen 1., 2. eta 3. eranskinetan azaltzen dira.

2. Ekainaren 29ko 291/2011 Ebazpen bidez onetsitako oinarrizko eta erdiko mailetako zehaztapenen I. eta II. eranskinetako “3.1. Azterketaren zatiak” puntua aldatzea, eta azaroaren 25eko 541/2009 Ebazpen bidez onetsitako maila aurreratuko zehaztapenen I. eta II. eranskinetako “3.1. Azterketaren zatiak” ere aldatzea. Honela idatzirik geldituko da:

“3.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak lau zati bereizi ditu:

MAILA

IRAKURRIAREN ULERMENA

ENTZUNAREN ULERMENA

Punt.

Gutxien.

Denbora

Punt.

Gutxien.

Denbora

Oinarrizkoa

15

%60 (9 p)

40’

15

%60 (9 p)

25’

Erdikoa

15

%60 (9 p)

45’

15

%60 (9 p)

30’

Aurreratua

20

%60 (12 p)

1h

20

%60 (12 p)

45’

C1

15

%60 (9 p)

1h 15’

15

%60 (9 p)

45’

MAILA

IDATZIZKO ADIERAZPENA

AHOZKO ADIERAZPENA

Gutxien.

Denbora

Punt.

Gutxien.

Denbora

Oinarrizkoa

20

%60 (12 p)

1h

20

%60 (12 p)

15’ (bi izangaiak)

Erdikoa

20

%60 (12 p)

1h 15’

20

%60 (12 p)

20’ (bi izangaiak)

Aurreratua

20

%60 (12 p)

1h 45’

20

%60 (12 p)

25’ (bi izangaiak)

C1

20

%60 (12 p)

2 h

20

%60 (12 p)

30’ (hiru izangaiak)

25’ (bi izangaiak)

Irakurriaren ulermenaren proba, entzunaren ulermenarena eta idatzizko adierazpena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean eginen da. Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, %60 lortu beharko da.

Hori gorabehera, proba batean –bakarrik batean– %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa gainerako trebetasunekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Izangai batek ohiko deialdian EZ GAI azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da, kasua denean, eta izangaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak eginen ditu bakarrik.”

3. Ebazpen hau eta 1. eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2014ko otsailaren 7an.–Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusia, David Herreros Sota.

1. ERANSKINA

Izangaientzako proben zehaztapenak

C1

1. Azterketaren helburua.

Honako hauek aurkeztuko dira probetara: azterketaren xedea den hizkuntzan gaitasun linguistiko orokorreko C1 maila frogatzen duen ziurtapen akademikoa lortu nahi dutenak.

C1 mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasun nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

2. Izangaiak.

Nahitaezko baldintza da Nafarroako hizkuntza eskola ofizial batean C1eko mailako ikasle ofizial gisa matrikulatua egotea, edo dagokion hizkuntzako C1 mailako ikasle libre gisa, eta, horretarako, eta ziurtapenaren ondorioetarako, beharrezkoa da:

–Hamasei urte beterik izatea ikasketak hasten diren urtean.

–DBH egina izatea, edo eskola graduatu titulua, eskola ziurtagiria edo lehen mailako ikasketena izatea.

–Halaber, hamalau urtetik gorakoek parte har dezakete, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntza izan ez duen beste hizkuntza baterako.

–Frogatzea bere nazionalitateak ez dakarrela berarekin nahitaez jakin behar izatea, hizkuntza ofiziala izateagatik, ziurtapenaren xede den hizkuntza.

Probara aurkezteko, ez dago beste mugarik adinari, maila kulturalari eta lanbide profilari dagokienez, ezta beste arrazoi batzuei dagokienez ere.

3. Izangaien eginbeharrak.

–Azterketako ikasgelan hala eskatzen zaienean, izangaiek NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri ofizial bat aurkeztu beharko dute.

–Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den orduan egon beharko dute azterketa egiteko gelan.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Lapitzez egindako probak ez dira onartuko.

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Sakelako telefonoak itzalita eduki beharko dira.

4. Azterketaren ezaugarri orokorrak.

Izangaiek matrikulatu diren ikastetxean eginen dute proba.

4.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak lau zati bereizi dauzka:

PROBA

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

Irakurriaren ulermena

15 p

%60 (9 p)

1h 15’

Entzunaren ulermena

15 p

%60 (9 p)

45’

Idatzizko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

2 h

Ahozko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

30’ (hiru izangaiak)

25’ (bi izangaiak)

Irakurriaren ulermenaren proba, entzunaren ulermenarena eta idatzizko adierazpenarena saio berean eginen dira. Ahozko adierazpenaren proba beste saio batean eginen da.

Proba bakoitza aparte eginen da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izanen.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete, izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izanen hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira.

Hori gorabehera, proba batean %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago bada, puntuazioa gainerako trebetasunekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Deskribatzaileak Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko C1 mailaren arabera ulertu behar dira.

4.2. Deialdiak.

Urtean deialdi bat izanen da gutxienez.

4.3. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emanen zaien informazio-orrian GAI edo EZ-GAI kalifikazio orokorra jarriko da.

5. Azterketako lau proben ezaugarriak.

5.1. Irakurriaren ulermena.

Izangaiak independentzia handi samarrarekin irakurri beharko ditu testu luze eta konplexuak, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta xede desberdinetara egokituz eta erreferentzia iturri egokiak hautatuz, irakurketako hiztegi aktibo zabala izanik, nahiz eta maiz agertzen ez diren adierazpideekin zailtasunen bat izan.

5.1.1. Probaren formatua.

EGINKIZUN ZENBAKIA

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO ZEREGINA

LEHENBIZIKO ZATIA

(5 p)

Ideia nagusiak harrapatzea.

Egilearen iritziak, jarrerak eta ikuspuntuak identifikatzea.

Testu baten xehetasunak bereiztea.

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea.

1. FORMATUA: 800 hitz arteko testua.

PROZEDURA: testua irakurri eta 5 item:

–Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea, erreferentziako zatiak errepikatu gabe.

2. FORMATUA: testu bat 5 lerroaldetan zatitua edo antzeko hedadura duten 5 testu.

PROZEDURA: 5 lerroaldeak edo testuak irakurri eta horiek laburtzen dituzten 7 esaldietako 5ekin lotu. (2 distraigarri)

3. FORMATUA: 5 galderako testua (). Galderak eta erantzunak bereiz aurkeztuko dira.

PROZEDURA: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu. (2 distraigarri)

BIGARREN ZATIA

(5 p)

PROZEDURA: testua irakurri eta 5 item.

–Aukera zuzena (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki batzuk erantzutea, erreferentziako pasarteetako hitz zehatzak errepikatu gabe.

HIRUGARREN ZATIA

(5 p.)

FORMATUA: testua; horretatik 5 elementu atera dira (sintagmak edo perpausak).

PROZEDURA: testua irakurri eta osatu proposatutako 7 elementuetako 5ekin. (2 distraigarri).

(*) Testuek 1800 eta 2100 hitz arteko luzera izanen dute, denera)

5.2. Entzunaren ulermena.

Izangaiak gai izan behar du honelako testuak ulertzeko: luzeak, ongi antolatuak eta hizkuntza aldetik konplexuak, esamolde idiomatiko eta lagunartekoak dituztenak, gai zehatzak hala nola abstraktuak dituztenak, baita teknikoak badira ere, hizkuntza aldaera estandarrean, abiadura normalean artikulatuak, baita hizkuntza-zarata izanik ere.

5.2.1. Probaren formatua.

LEHENBIZIKO

ZATIA

Ideia nagusiak ulertzea eta/edo egilearen iritziak, jarrerak edo ikuspuntuak identifikatzea.

Testu baten xehetasunak ulertzea.

FORMATUA: dokumentu bat edo batzuk.

PROZEDURA: dokumentuak bi aldiz entzun eta item hauei erantzutea:

–galdera ireki batzuk erantzutea.

–a b c aukeretatik hautatzekoak.

–informazioa ematea: taula edo zerrenda osatzea.

–testuak esaldiekin erlazionatzea edo parekatzea.

–hiztunak iritziekin, jarrerekin edo ikuspuntuekin erlazionatzea.

BIGARREN ZATIA

FORMATUA: dokumentu bat.

PROZEDURA: dokumentua bi aldiz entzun eta item hauei erantzutea:

–galdera ireki batzuk erantzutea.

–a b c aukeretatik hautatzekoak.

–informazioa ematea: taula edo zerrenda osatzea.

Testuak titulu/epigrafeekin edo beste testu batzuekin erlazionatzea edo parekatzea.

(*) Zati bakoitzeko gutxieneko item kopurua: 5; probako item kopurua, guztira: 15. Testuen gehieneko iraupena 15 minutukoa izanen da, eta testu batek ez du besteak baino 2 minutu baino gehiago izanen.

5.3. Idatzizko adierazpena.

Izangaiak gai izan behar du testu argi eta ongi egituratuak idazteko gai konplexuei buruz, ideia nagusiak azpimarratuz, aurkezpen nahiko zabala eginez eta norberaren ikuspuntuak defendatuz ideia osagarri, arrazoi eta adibide aproposen bitartez, eta testuari bukaera egokia emateko.

5.3.1. Probaren formatua.

1. eginkizuna:

TESTU MOTA

Testu elkarreragilea: testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak zuzenean erantzuten baitio solaskide bati, erregistro eta formatu egokian, proposatutako egoeraren aurrean.

Erreklamatzeko gutun formala (zerbitzu kaskar batengatik, bidegabeko kobrantza batengatik...), edo barkamena eskatzekoa (erreklamazio bati erantzuteko), edo zerbait eskatzeko (enpresa batentzako finantza laguntza, instalazio batzuen erabilera, kale bateko espaloiak konpontzea). Horiek denek argumentazioa eskatzen dute, eta, horretaz gain, gutun formal bateko formulak/konbentzioak.

Gutun pertsonal bat, mezu elektronikoa, etab., non izangaiak emozioa adierazten eta transmititzen baitu, solaskidea zerbaitez konbentzitu nahi baitu, iritziak eta baieztapenak zehazten baititu eta, esaterako, ziurtasunaren, ziurgabetasunaren, ustearen, zalantzaren, probabilitatearen... mailak adierazten baititu.

LUZERA

200 HITZ, gehienez ere

PUNTUAZIOA

10 PUNTU

2. eginkizuna:

TESTU MOTA

Testu ez elkarreragilea: testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak informazioa aztertzen eta/edo azaltzen baitu, solaskide batena edo solaskide bati, erregistro eta formatu egokietan, proposatutako egoeraren aurrean.

Txostena (non egoera edo informazio bat aztertuko baita), artikulua (non ikuspuntu bat defendatuko baita, eta arazo baterako konponbideak proposatuko baitira) edo entsegu bat (non gai baten aldeko eta kontrako puntuak azalduko baitira, edo ikuspuntu bat defendatu, edo arazo bati konponbideak proposatu), gai baten azalpena, gutunak egunkari bateko zuzendariari, prentsako editorial bat, fikziozko testuak, blog batean egindako ekarpenak, auzoko aldizkariko artikuluak, edo ikastetxeko aldizkarikoak...

LUZERA

300 HITZ, gehienez ere

PUNTUAZIOA

10 PUNTU

Izangaiak sortu beharreko testuak gai orokorrei buruzkoak izanen dira (curriculumaren 3.2.1.1. atala).

5.3.2. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa.

Testua oztoporik gabe irakurtzea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

b) Egokitasuna eta koherentzia.

Testuaren kontsigna eta egituratze eskakizunetara egokitzea.

c) Kohesioa.

Testua esaldi eta paragrafotan antolatzea. Diskurtsoko lokailuak, erreferenteak adierazteko baliabideak eta puntuazio zeinuak erabiltzea.

d) Lexikoa.

Zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

e) Morfosintaxia.

Zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

5.4. Ahozko adierazpena.

Izangaiak gai izan behar du gai konplexuez testu argi eta zehatzak egiteko, ongi antolatuak, beste gai batzuk txertatu eta ideia zehatzak garatzeko eta testuari bukaera egokia emateko. Halaber, errepertorio lexiko zabala jakiteko, hutsuneak itzulinguruekin aise bete ahal izateko, hainbat motatako solasaldi luzeetan aktiboki parte hartzen duenean, arintasunez, naturaltasunez eta ia batere ahalegindu gabe mintzatuz.

5.4.1. Probaren formatua.

–Proba hirunaka edo binaka eginen da, ahal den guztietan hiru irakasleren aurrean, eta grabatu eginen da. Irakasleetako bat solaskidea izanen da. Hirukoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, hirukote berriak eginen dira edo binaka bilduko dira. Ezinbesteko kasuetan, egoerak eskatzen duenean, proba banaka egiten ahalko da; horretarako ikasleak eskaera egin beharko du idatziz, kasuan kasuko hizkuntza eskolari zuzendua, probaren aurreko egunetan. Kasu horretan, epaimahaiko bat arituko da izangaiarekin elkar eragiten.

–Txanda iristen denean, irakasle batek deituko die proba eginen den gelan sar daitezen.

FASEA

DENBORA

IRUZKINAK

1. Aurkezpena

EBALUATU GABEA 1’

2. Bakarrizketa

Jarraibideak: minutu bat

Prestatzeko: bi minutu

(izangai bakoitzarentzat)

Monologoa: 3 edo 4 minutu

(izangai bakoitzarentzat)

Guztira: 20’ (hirukoteak)

13’ (bikoteak)

Adierazitako gaiari buruzko azalpena eginen du izangai bakoitzak

3. Elkarreragina

Jarraibideak: minutu bat

Prestatzeko: bi minutu

Elkarreragina: bikoteek 6’, hirukoteek 9’.

Guztira: 12’ (bikoteak) / 9’ (bikoteak)

Izangaiek proposatu den gaiari buruzko elkarrizketa eginen dute.

GUZTIRA: 30’ (hirukoteak) / 25’ (bikoteak)

5.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Aurkezpen fasea:

–Izangaien nortasuna egiaztatuko da.

–Izangaiak elkarren arteko distantzia egokian eseriko dira.

–Izangaiek beren izen-abizenak esanez aurkeztuko dute beren burua. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.

b) Bakarrizketaren fasea:

–Solaskideak ahoz emanen dizkio jarraibideak A izangaiari eta bakarrizketa egiteko oinarri den euskarria emanen dio. Euskarri horiek A4 neurriko orri plastifikatuak dira, eta haietako bakoitzean 2 edo 3 testu labur daude, jatorrizkoak, edo 2 edo 3 argazki, izenburu eta guzti, edo 2 edo 3 grafiko, izenburu eta guzti, edo horien konbinazio bat.

–Izangaiari orri zuri bat ere emanen zaio, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero.

–A izangaiak, parte hartu behar duen lehenak, bakarrizketa eginen du proposatutako gaia erreferentziatzat hartuta.

–Euskarria abiapuntua da, izangaiak azalpena egin dezan.

Euskarrietan proposatutako gaiari eta informazioari erreferentzia egin beharko die, eta ideiak, argudioak eta irudipenak argi eta zehatz azalduko ditu, etorriarekin eta espontaneoki, beste gai batzuk ere sartuko ditu eta ondorio egokiarekin bukatu beharko du.

–A izangaiak 2 minutu ditu azalpena prestatzeko.

–Solaskideak adieraziko dio noiz hasi behar duen.

–Ondoren, solaskideak beste euskarri desberdin bat emanen dio B izangaiari bakarrizketa prestatzeko, eta pauso guztiak errepikatuko dira.

–C izangaiarekin ere pauso guztiak errepikatuko dira.

c) Elkarreraginaren fasea:

–Izangaiei euskarri bana emanen zaie.

–Solaskideak ozenki irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, 2 minutu utziko dizkie banaka prestatzeko. Orri zuri bana ere emanen zaie, oharrak hartzeko, hala nahi izanez gero. Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da, hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiliz, elkarrizketako erritmoa aise mantenduz, baita gaia abstraktua, konplexua edo ezezaguna denean ere, eta gainerako izangaien argudioei arin eta egoki erantzunez.

–Prestatzeko denbora bukatuta, solaskideak A izangaiari adieraziko dio has daitekeela.

–Proba bukatutakoan, hala behar duten izangaiek bertaratze agiri bat eska dezakete.

5.4.3. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa.

Etorria, zehaztasuna eta eraginkortasuna, ideiak adierazi eta ikuspuntuak defendatzeko.

b) Egokitasuna eta koherentzia.

Diskurtsoaren kontsigna eta egituratze eskakizunetara egokitzea.

c) Kontrol fonologikoa.

Ahoskera, intonazioa eta erritmoa.

d) Lexikoa.

Zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

e) Morfosintaxia.

Zehaztasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.

6. Azkeneko oharrak.

6.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Ikasleen eskubideak eta betebeharrak ezartzen dituen legediarekin bat, edozein ikaslek –ofiziala izan nahiz librea izan–, ebaluazio prozesua araudian ezarritakoari lotu ez zaiola iritziz gero, erreklamazioa aurkeztu ahal izanen du proba egin duen eskolan, emaitzak argitaratu eta ondoko 2 egunetan. Erreklamatzeko prozesuari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendariarengana edo ikasketaburuarengana jo beharko du.

6.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo entzuteko desgaitasuna dutenen behar berezietarako egokitu ahal izanen da proba.

Araubide librean matrikulatzen diren ikasleek matrikula egiteko unean adierazi eta justifikatu beharko dituzte behar berezi horiek, desgaitasuna eta haren gradua frogatzen dituen ziurtagiria aurkeztuz.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

6.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete. Frogagiria aztertzaile bati eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.

7. Gomendioak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Ziurtatu erantzunak jarraibideetan adierazi bezala idatzi dituzula.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

––Garrantzitsua da lasai egotea probetan, bereziki entzunaren ulermenean eta ahozko adierazpenean.

–Idatzizko ariketako zereginei heltzeko, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

Iragarkiaren kodea: F1402748