4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)
Ediktua. 987/2013 prozedura
Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.
Raquel M.ª Aguirre Larumbe andrea, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko (Familia Epaitegia) idazkaria. Aditzera ematen dut:
Adostasun gabeko dibortzioaren gaineko 987/2013 familia-autoetan erabakitakoari jarraikiz, eta Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat, honen bidez Fausto Olmedo Ramos Jacome jauna epatzen da, epatu eta biharamunetik hogei egun balioduneko epean autoetan agertu eta demandari erantzun diezaion, eta ohartarazten zaio epe horretan agertu ezean auzi-iheslari deklaratuko dutela (PZLaren 496.1 artikulua). Ohartaraz bekio, halaber, prokuradoreak ordezkatuta eta abokatuak lagunduta agertu behar duela judizioan (PZLaren 750. artikulua).
Eta Fausto Olmedo Ramos Jacome jauna legezko eran epatzeko balio izan dezan, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2014ko otsailaren 19an.–Idazkari judiziala, Raquel M.ª Aguirre Larumbe.
Iragarkiaren kodea: J1402758