53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO UR KONFEDERAZIOA

A/31/03145 espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Zugarramurdiko Udala.

I.F.Z. zenbakia: P 3126400E.

Helbidea: Lapiztegia kalea, 1, 31710 Zugarramurdi (Nafarroa).

Ibai edo errekaren izena: Okelar erreka. Ugaranaren arroa.

Udalerria eta probintzia: Zugarramurdi eta Urdazubi (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

Saneamenduko hodiaren proiektua da, Urdazubiko Alkerdi auzotik hasita Zugarramurdiko araztegiraino. Hodi berriak Okelar erreka gurutzatzen du erreka-ohearen azpitik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Zugarramurdiko eta Urdazubiko udaletxeetan edo Kantauri aldeko Ur Konfederazioan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 8 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2014ko otsailaren 18an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2004ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2005eko urtarrilaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, indardun deklaratua 2008ko uztailaren 25eko Ebazpenaren bidez), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E1402516