3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO UR KONFEDERAZIOA
Iragarki oharra. Erreferentzia: 2013-S-911
M.ª Angeles Barbería Ezcurrak ondoko datuak eta ezaugarriak dituen baimena eskatu du:
Ezaugarriak:
Eskatzailea: M.ª Angeles Barbería Ezcurra.
Xedea: lau bizitza dituen eraikin bateko hondakin uren isurketa baimentzea (Elkarterena etxea).
Jasotzeko modua: lurrean iragaztea.
Isurketa eginen den udal mugapea: Larraiotz-Txulapain (Nafarroa).
Etxeko hondakin urak, urtean gehienez ere 550 m³-ko bolumena izanen dutenak, lurrean bertan isuriko dira putzu iragazle batean, hobi septiko aurrefabrikatutik iragan ondoren.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.
Zaragozan, 2014ko urtarrilaren 23an.–Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Francisco José Hijós Bitrián.
Iragarkiaren kodea: E1402590