53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

GOBERNUAREN ORDEZKARITZA

Aireko propaganda komertzialari buruzko iragarkia

Manuel Duque Morenok, helbidea Saboya kaleko 13an, 28420 Galapagarren (Madril) duen Escuela de Aeronautas de Aerodifusión, S.L. enpresaren izenean eta hura ordezkatuz, espedientearen instrukzioa eskatu dio Gobernuaren Ordezkaritza honi, Nafarroako Foru Komunitatean aireko publizitateko lanak egin nahi dituelako, hainbat aireontzi erabiliz (aerostatoak). Aireontzien matrikulak: EC-JEM, EC-KIF, EC-LEX, EC-LIU, EC-JYI, EC-JYX, EC-JVU, EC-LIV, EC-LYN, EC-IBQ, EC-HNR, EC-KXC, EC-JIZ, EC-KKP, EC-IKE, EC-JPD.

Aditzera ematen da Nafarroako Foru Komunitateko udaletako alkateek jakin dezaten eta hamar eguneko epean, zirkular honen egunetik hasita, eskaerari buruzko alegazioak egin ahal izan ditzaten, Gobernuko Lehendakaritzak 1966ko abenduaren 20an emandako Aginduan (1966ko abenduaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2014ko otsailaren 13an.–Gobernuaren ordezkaria, Carmen Alba Orduna.

Iragarkiaren kodea: E1402746