2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ULTZAMAKO, BASABURUKO, ODIETAKO, ATEZKO, ANUEKO ETA LANZKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2014ko aurrekontuaren espedientea. Behin betiko onespena
Ultzamako, Basaburuko, Odietako, Atezko, Anueko eta Lanzko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko ordezkarien batzarrak, 2013ko abenduaren 19an, hasiera batean onetsi zituen 2014ko ekitaldiko aurrekontuen espedientea eta haiek betearazteko oinarriak.
Behar ziren iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen iragarki oholean argitaratu ziren, 15 egun baliodunean bizilagun eta interesdunek espedientea azter zezaten eta bidezko iruditzen zitzaizkien erreklamazioak aurkez zitzaten. Epe horretan, ordea, ez da alegaziorik batere aurkeztu ezta jaso ere.
Horregatik guztiagatik, eta aplikatzekoa den araudiaren edukia ikusirik (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua eta harekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 276. artikuluak), behin betiko onetsitzat jo dira eta haien laburpena argitaratuko da; hona hemen:
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 385.892,48 euro.
2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 89.716,86 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 530,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 10.470,32 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 1.000,00 euro.
9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 3.228,48 euro.
Gastuak, guztira: 490.838,14 euro.
DIRU-SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 78.000,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 412.837,64 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 0,50 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 490.838,14 euro.
Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.
Larraintzarren, 2014ko martxoaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Roberto Pascal Garcés.
Iragarkiaren kodea: L1403692