53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 5ean hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide bat eta ordezkoak ordezten dituena.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren 3.1 artikuluak xedatzen du lanbide heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko organo kolegiatu hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hamabi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen hiruko ordezkari gisa.

Aldaketa bat izan da enpresen erakundeek kontseilu horretan duen ordezkaritzaren hiru kargutan. Horregatik, bidezkoa da erabakitzea pertsona horiek ordez daitezela.

Ikusita Lanbide Heziketaren Kontseiluko idazkariaren proposamena, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretuaren 3.2 artikuluan eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hau erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek, enpresen erakundeen (CEN) ordezkari, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea:

–Kide titularra:

Francisco Arasanz Seral jauna.

–Ordezko kideak:

Javier Iradiel Ibáñez jauna.

Juan Biurrun Martiarena jauna.

2. Enpresen erakundeen (CEN) ordezkari, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide hauek izendatu dira:

–Kide titularra:

Javier Iradiel Ibáñez jauna.

–Ordezko kideak:

Joaquín Pascual Piédrola jauna.

José Manuel Ayesa Villar jauna.

3. Erabaki hau interesdunei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2014ko martxoaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1403476