53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan baita, behin betiko onetsi da 2013ko aurrekontuan egin aldaketa. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, urtarrilaren 10ean.

GASTUAK:

–Kreditu gerakina sartzea:

442 62106.–Harrera egiteko nabea handitzea: 226.710,38 euro.

–Kreditu berezia sortzea:

442.62102.–Lixibiatuen putzua konpontzea: 27.200,00 euro.

442.62107.–IHSen harrera kontrolatzeko pabilioia handitzea: 57.000,00 euro.

442.62304.–Hondakindegiko makineriaz hornitzea: 115.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 425.910,38 euro.

DIRU-SARRERAK:

–Finantzabide lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina: 146.168,30 euro.

Hondakinen partzuergoaren ekarpena: 36.542,08 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 243.200,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 425.910,38 euro.

Tuteran, 2014ko otsailaren 4an.–Mankomunitateko burua, Maribel Echave Blanco.

Iragarkiaren kodea: L1403770