2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Aurrekontuko 1/2014, 2/2014 eta eta 3/2014 aldaketak.
Behin betiko onespena
2014ko aurrekontuan 1, 2 eta 3. aldaketak hasiera batean onesten dituen erabakia 2014ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 20an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketak:
Aurrekontuko 1/2014 aldaketa
Kreditu berezia:
GASTUAK:
1 43200-60107.–“Zoladura-lanak eta sareak eskolan”: 40.000 euro.
DIRU-SARRERAK:
1-87000.–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 40.000 euro.
Aurrekontuko 2/2014 aldaketa
Kreditu berezia:
GASTUAK:
1 45201-62300.–“Kiroldegiko gimnasioko makinak”: 50.000 euro.
DIRU-SARRERAK:
1-87000.”Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 50.000 euro.
Aurrekontuko 3/2014 aldaketa
Kreditu berezia:
GASTUAK:
45103 62300.–“Zinema proiektagailua erostea”: 61.000 euro.
DIRU-SARRERAK:
870000.–”Diruzaintzako gerakina”: 61.000 euro.
Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Valtierra Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Valtierran, 2014ko martxoaren 11n.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1403683