2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Udalak antolatutako ikastaroetan inskribatu
edo matrikulatzeko prezio publikoa arautzen duen ordenantza. Aldaketaren behin betiko onespena
Valtierrako Udalak, 2013ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Udalak antolatutako ikastaroetan inskribatu edo matrikulatzeko prezio publikoa arautzen duen udal ordenantzan.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2014ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an, baita Valtierrako Udalaren iragarki oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.
Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza behin betiko onetsitzat jotzen da, eta haren testu osoa argitaratuko da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.
Argitara ematen da aipatu agindua betez, eta ohartarazten ezen honako erabaki honen kontra –xedapen administratiboa baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik aurkeztu (Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz); hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Valtierran, 2014ko otsailaren 25ean.–Alkate udalburua, Alfonso Mateo Miranda.
ORDENANTZA, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN IKASTAROETAN IZENA EMATEKO ETA PARTE HARTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA
Oinarria
1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28.etik 35.era bitarteko artikuluetan xedatuaren babespean ezarri da ordenantza hau.
Zergapeko egintza
2. artikulua. Zergapeko egintza da Udalak antolatzen duen edozein ikastaro motatan parte hartzeko aukera.
Subjektu pasiboak
3. artikulua. Ordainarazpen honen subjektu pasiboak dira zerbitzuaz, hau da, ikastaroak hartzeaz baliatzen diren pertsona fisiko onuradunak.
Zerga-oinarria
4. artikulua. Udalak antolatzen dituen ikastaroak egiteko gutxieneko partaideen ratio bat ezarriko da, gutxienez ere ikastaroaren antolaketaren kostuaren %80 berdindu behar duena.
Udalak, ikastaro bakoitza ematen duen monitorearekin ados jarrita, partaideen gehieneko ratioa finkatuko du, zuzen gauzatzen dela bermatzeko.
Likidatu beharreko kuota
5. artikulua. Likidatu beharreko kuota ikastaroak egin baino lehen finkatuko da, gauzatu behar diren jardueren arabera. Hura kalkulatzeko, partaideen gutxieneko ratioa eta zerbitzuaren kostuaren %80 hartuko dira oinarritzat.
Entitateak aitzineko atalean aurreikusitako mugaren azpitik finkatzen ahalko ditu prezio publikoak, horretarako arrazoiak badaude, izan horiek gizarte, ongintza, kultura edo interes publikokoak. Hala izanez gero, entitatearen aurrekontuetan idatzi beharko dira kasuan kasuko diru-zuzkidurak, alderik ateratzen bada hura berdindu ahal izateko.
Kudeaketa arauak
6. artikulua. Izen emate kopurua ikastaro bakoitzean galdatzen den gutxieneko ratiora ailegatzen ez bada, ikastaroa bertan behera geldituko da.
Bestalde, gehieneko ratioa beteta, itxaron zerrenda bat eginen da izan daitezkeen bajak berdintzeko.
Ikastaroetan parte hartu nahi baina aurreko ikastaroetako ordainagiriak ordaintzeke dituenak (musika eskola ezezik) ezin izanen du izena eman, duen zorra kitatu arte.
7. artikulua. Ikastaroetako bajak idatziz tramitatu beharko dira.
–Baja ikastaroa hasi baino lehen egiten bada, ez da diru publikorik kobratuko. Baja hura hasi baino 7 egun lehenago egin beharko da.
–Baja ikastaroa hasitakoan egiten bada, bidezko izanen da kuota deuseztatzea edo itzultzea baldin eta ezinbestean izan bada (eritasuna, etxe aldaira edo lan kontu bat). Gainerakoetan, baja eskaria aurkezten den hilabete osoa kobratuko da gutxienez ere eta ikastaroko kuoten hiruhileko bat, hura izen emateen gutxieneko ratioa duela egiten bada. Kuoten itzulera edo deuseztapena Udalaren ebazpenaren bidez tramitatuko da.
–Justifikatu gabeko bajek edo behar bezalako antzinatasunez egiten ez direnek zigorra ekarriko dute Udalak antolatzen dituen beste ikastaro batzuetan sartzeko.
8. artikulua. Kiroldegian egiten diren ikastaroetan parte hartzeko nahitaezkoa izanen da instalazio horretako abonatua izatea.
Abonatua izan ezean eguneko sarrerari dagokion prezioa ordaindu beharko da.
9. artikulua. Erabiltzaileak behartuak daude zerbitzuan gertatu diratekeen akats guztien berri toki entitateari lehenbailehen ematera, hura behar bezala egin ahal izateko.
Diru-bilketa
10. artikulua. Aurreikusitako ordainarazpenak Udalak errekerimendu eginda ordainduko dira, ordainagiri helbideratuen bidez, ikastaroaren iraupenaren araberako zenbatean behin.
Arau-hausteak eta zehapenak
11. artikulua. Arau-hauste edo zehapenen gaineko kontuetarako, Ordenantza fiskal orokorrean xedatuari jarraituko zaio, bai eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren gainerako arauetan xedatuari ere.
Xedapen Indargabetzaile Bakarra.–Indarrik gabe geldituko dira, inongo baliorik eta ondoriorik ez dutela, ordenantza honek indarra hartzen duen unetik hasita, hari kontra egin eta ezarrita diren maila bereko edo txikiagoko xedapen, erregelamendu eta ordenantza guztiak.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenbizikoa.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eta horiekin bat heldu diren gainerako xedapen guztiak aplikatuko dira.
Bigarrena.–Ordenantza honek indarra hartu, eta ondorio juridiko osoak sortuko ditu, haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik.
Iragarkiaren kodea: L1402988