2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Zuhaitzaren Eguna eskola-lehiaketa
Iruñeko Udalak Zuhaitzaren Eguna 2014 marrazki eta pinturako eskola-lehiaketarako deia egiten du, Iruñeko Ikastetxe Publiko eta Itunduetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, norgehiagokako araubidean, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzen Ordenantza Orokorrak (Nafarroako Aldizkari Ofizialaren 21. zenbakian argitaratua, 2006ko otsailaren 17an) xedatzen duenarekin bat.
1.–Xedea.
Zuhaitzaren Eguna 2014 marrazki eta pinturako eskola-lehiaketa, Iruñeko ikastetxe publiko eta itunduetako Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Hona deialdi honen xedea: Iruñeko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako ikasleek egindako marrazkirik hoberenak saritzea.
Landu beharreko gaia Nire herrialdeko zuhaitzak da; egileek gai horretaz bezainbatean duten ikuspegia eman behar dute, zeinek berea. Ikasleek lan bana aurkeztuko dute, aldez aurretik ezein lehiaketara aurkeztu gabea.
Jatorrizko lanek, gehienez ere, 35 x 50 cm izanen dituzte luze-zabal.
2.–Sari modalitateak.
Hona hemen sari-modalitateak:
A kategoria: Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzendua.
B kategoria: Lehen Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailako ikasleei zuzendua.
C kategoria: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzendua.
3.–Diru zuzkidura.
Deialdi honi, gehienez ere, 1.500 euro esleituko zaizkio sarietarako, Udalaren Aurrekontuko honako kontu-sail honen kargura: 50/42230/480000.
Sari hauek ezarri dira modalitate bakoitzerako, 2. klausulan ezarritakoaren arabera:
Lehen saria: 225 euro eskola-materialetan, ikastetxerako, eta 125 euro eskola-materialetan, egilearentzat.
Bigarren saria: 75 euro eskola-materialetan, egilearentzat.
Hirugarren saria: 75 euro eskola-materialetan, egilearentzat.
4.–Izangaien betekizunak.
Iruñeko ikastetxe publiko eta itunpekoetako Lehen Hezkuntzako ikasleek hartzen ahalko dute parte lehiaketa honetan.
Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluan xedatutakoarekin bat laguntza hauen izaera berezia dela-eta onuradunei arau horiek ezarritako debekua aplikatzeko beharra: BAI EZ.
5.–Eskatzaileek zer agiri aurkeztu behar duten, zein epetan eta non.
Lanak helbide honetara bidali behar dira:
Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorra (Descalzos kalea, 72, 3.a. 31001 Iruña).
Era berean, beste bide batzuk ere baliatu ahal izango dira, zein eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluak aurreikusitakoetatik edozein.
Lanak aurkezteko epea deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da, eta bukatuko da argitaratu eta biharamunetik 15 egun natural igarotakoan.
Ikastetxe parte-hartzaileek gehienez ere hamar (10) lan aurkeztuko dituzte 2. atalean aipatutako kategoria bakoitzeko, irakasleek aldez aurretik hautatuak.
Lanek behar bezala errotulaturik egon behar dute, atzeko aldean datu hauek adierazita: egilearen izen-deiturak, adina eta ikasmaila, helbidea eta telefonoa, ikastetxea eta irakaslearen izen-deiturak.
Baldin eta lan batean ez badira egilearen datuak behar bezala ematen, lana ezin izanen da lehiaketan onartu.
Saririk jasotzen ez duten lanak Udalaren bulegoetan berreskuratu ahal izango dira, ebazpena argitaratu eta bi hilabetean. Epe hori igarota, Udalak suntsitu egin ahalko ditu jaso ez diren lanak, betiere ebazpenaren kontrako errekurtsorik aurkeztu ez bada.
6.–Epaimahaia.
Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatuko du, eta honako hauek osatuko dute:
–Epaimahaiburua: Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzi Delegatua. Ordezkoa: Enplegu, Merkataritza, Turismo, Herritarren Partaidetza, Gazteria eta Kiroleko Zinegotzi Delegatua.
–Mahaikideak:-Marrazketa eta Pintura irakasle bat, Iruñeko Udaleko Arte Eskolak proposatuta.
–Udaleko pedagogoa.
–Idazkaria: Hezkuntza eta Kultura Alorreko administrari bat, Alor horrek hautatua.
Epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, eta organo eskudunari aurkeztuko dio, Hezkuntza eta Kulturako Zinegotzigo Delegatuari, proposamenaren gainean ebatz dezan. Modalitate guztietan, edozein sari eman gabe utzi ahal izango da, baldin eta epaimahaiaren iritziz ezein lanek ez badu behar adinako meriturik edo kalitaterik.
Epaimahaiak accesiten bat proposatzeko aukera: BAI EZ.
Baldin eta sari bat egile batek baino gehiagok egindako lan bati ematen bazaio, ex aequo banatuko da, egileen artean.
7.–Datu pertsonalen tratamendua.
Jasotako izaera pertsonaleko datuak babestu eginen dira, Izaera Pertsonaleko Datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hori garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat. Aipatu Lege Organikoan xedatutakoa betez, deialdi honetan jasotako datu pertsonalak sari hau kudeatzeko baino ez dira erabiliko. Datu horiek Iruñeko Udalaren datu-basea osatzen duten fitxategietan bildu ahalko dira. Hain zuzen ere, Iruñeko Udalari zuzenduta gauzatzen ahalko da datuetan sartu, datuak zuzendu, ezereztu eta haien kontra egiteko eskubidea, Erregistro Orokorrera joaz. Lehiaketa hau egin bitartean irudirik jaso behar izanez gero, beharrezkoa izanen da interesdunek aldez aurretik baimena sinatzea.
8.–Ebazteko eta jakinarazteko epea.
Ebazpena eman eta hori jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da, gehienez ere. Epea iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.
Instrukzio-organoa diru-laguntza kudeatzen duen Alorreko Idazkaritza Teknikoa izango da.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta interesdunei jakinaraziko zaie, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan agindutakoarekin bat.
Emakidari buruzko ebazpena argitaratzea: BAI EZ.
Baiezkoa bada, adierazi zer bideren bidez argitaratu behar den:
Nafarroako Aldizkari Ofiziala. Udaleko Iragarki-taula.
9-Kontuan hartu beharreko beste batzuk.
Saria jaso duten lanen egileek joan egin beharko dute Iruñeko Udalak berariaz antolatuko duen sari-banaketara.
Saririk jaso ez duten lanak Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura Alorraren Udal-bulegoetan berreskuratu ahal izanen dira (Descalzos kalea 72, 3).
10.–Errekurtsoak.
Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar oinarriak onartzea eta haiei men egitea, parte-hartzaile ororentzat.
Lehiaketa honen garapenaren eta oinarri hauen interpretazioaren inguruko gatazka oro organo emaileak ebatziko du.
Deialdi honen, oinarri hauen eta haiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, errekurtso hauek paratzen ahalko dira, aukeran:
–Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
Iruñean, 2014ko martxoaren 10ean.–Fermín Javier Alonso Ibarra, zinegotzi delegatua hezkuntza eta kultura.
Iragarkiaren kodea: L1403781