53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa Terrazak paratzeko ordenantzan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko martxoaren 6an egindako osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako erabaki hau hartu zuen:

“Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

ERABAKI DA:

1.–Hasiera batean onestea 10.3 artikuluaren aldaketa, Eremu publikoan terrazak eta merkataritzari zein ostalaritzari loturiko bestelako elementuak jartzea arautzen duen ordenantzan. Hura espedientean dagoen dokumentuan adierazten den bezalaxe geldituko da.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu ondotik, hogeita hamar eguneko epean egon ere, iragarki hau Aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita.

Hasiera batean onesteko erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Hala izanez gero, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori eta behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.”

Espedientea jendaurrean egonen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertzen ahalko dute eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkeztu.

Espedientea Herritarren Segurtasuneko Alorreko Idazkaritza Teknikoan dago (Iratxeko Monasterioa, 2, 31011 Iruña).

Iruñean, 2014ko martxoaren 10ean.–Herritarren Segurtasuneko Alorreko idazkari teknikoa, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1403680