53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2014ko martxoaren 5ean hartua, Lizoain-Arriasgoitiko Udalak sustatutako “Urritzelkiko biltegirako bidea zolatzea” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena, nahitaez desjabetzeko.

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak 2013ko azaroaren 27ko Osoko Bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz, jendaurrean jarri ziren, hamabost egunez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda.

Jendaurrean egoteko epea bukatuta eta interesdunek aurkeztutako alegazioak ebatzita, Lizoain-Arriasgoitiko Udaleko Osoko Bilkurak, 2014ko urtarrilaren 30eko Erabakiaren bidez, behin betiko onetsi zuen aipatutako proiektua.

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak eskatu du proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, esanez lan horiek –Urritzelkin dagoen ur biltegira joateko bide bat eraikitzea– lehenbailehen egitea nahitaezkoa dela behaketa eta kontrol lanak eta instalazioen nahiz ura kloratzeko sistemaren mantentze lanak betetzeko, eta horrela ur hornidura kalitatez eta kantitatez bermatzeko Lizoain-Arriasgoitiko udalerriko populazioguneetan.

Nafarroako Gobernuak, Lizoain-Arriasgoitiko Udalak eman dituen arrazoiak ikusita, bidezkotzat jo du desjabetze horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, dagokion txosten juridikoa ikusita, balio justua pagatzeko behar adina kreditu atxiki dagoela egiaztatuta, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57 b) artikuluaren bidez aitortu zaizkion eskumenen arabera, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. “Urritzelkiko biltegirako bidea zolatzea” izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea, nahitaez desjabetzeko, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Proiektua Lizoain-Arriasgoitiko Udalak sustatu du.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egun horretatik beretik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan aurkaratzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egin dezakete, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Erabaki hau Lizoain-Arriasgoitiko Udalari jakinaraztea.

Iruñean, 2014ko martxoaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, F. Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: F1403477