53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Bake epaile titularraren kargua hutsik

Otsagabiko Udalak, 2014ko martxoaren 7an hartutako erabakiaren bidez, ebatzi zuen hasiera ematea Otsagabiko Bake Epaitegiko bake epaile titularra hautatzeko prozedurari, hala xedatzen baita Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan.

Bake epaile izendatua izateko baldintzak dira Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 302. artikuluak karrera judizialean sartzeko ezartzen dituen berberak, nahiz eta ez den beharrezkoa Zuzenbideko lizentziadun izatea. Halaber, izangaiek bete beharko dituzte gaitasunaren eta bateragarritasunaren gainean Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 389. artikuluan eta ondokoetan ezartzen diren baldintzak, salbu eta lanbide jardueretan edo irakaskuntzan aritzea.

Kargu horretan aritzeko interesa duten lagunek 15 egun balioduneko epea dute beren eskaera aurkezteko, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak aurkezteko epea bururatuta, Udalak osoko bilkuran eta gehiengo absolutuaren bidez hautatu beharko du bake epaile titularra, eskabidea aurkezten duten izangaien artean, betiere legez ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Eskabiderik ez bada, Udalbatzak libreki hautatuko ditu, betiere prozedurako baldintza berberei jarraikiz.

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargualdia lau urterako da, eta Udalak osoko bilkuran hautatzen dituen pertsonen izendapena Nafarroako Justizia Auzitegiko Gobernuko Salaren esku geldituko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2014ko martxoaren 12an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1403783