53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aldaketa, Ur horniduraren tasa eta Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen dituzten ordenantza fiskaletan. Behin betiko onespena

Otsagiko Udalak, 2013ko abenduaren 16an egin bilkuran, erabaki zuen aldaketa hasiera batean onestea Ur horniduraren tasa eta Udal hilerriko ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuaren tasa arautzen dituzten ordenantza fiskaletan.

Iragarkia 2014ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 10ean, baita iragarki oholean ere, eta horren ondotik jendaurrean egoteko epea iragan da inork erreklamazioa, kexa edo oharrik aurkeztu gabe. Hortaz, behin betiko onetsitzat jo da eta ondotik ematen da argitara.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326 artikuluan ezarritakoa betetzeko, argitara ematen da orok jakin dezan.

Otsagabian, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

ORDENANTZA FISKALA,
UR HORNIDURAREN TASA ARAUTZEN DUENA

5. artikulua. Tarifak. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze lanarengatik, 12,00 euro.

b) Etxeetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,47 euro.

c) Industrian edo ureztapenetan erabiltzeko horniduragatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko, 0,47 euro.

ORDENANTZA FISKALA,
UDAL HILERRIKO EHORZKETA, MANTENTZE
ETA GARBIKETA ZERBITZUAREN TASA ARAUTZEN DUENA

7. artikulua. Zerga kuota. Ehorzketa, mantentze eta garbiketa zerbitzuak egiteagatik eskatu beharreko tributu kuota behin baizik ez da eskatuko eta 35,00 euroko zenbateko finkoa izanen da urtean.

Iragarkiaren kodea: L1403646