53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

11 eta 12. aldaketak 2013ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 18an, Miranda Argako Udalaren 2013ko aurrekontu orokorrean 11 eta 12/2013 aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

11. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

–Kreditu gehikuntza:

9. kapitulua: 41.262,66 euro goititzea.

Guztira, kreditu gehikuntzaren bidezko gastu goititua: 41.262,66 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua: Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, diru hau egiten duena: 41.262,66 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 41.262,66 euro.

12. aldaketa 2013ko aurrekontuan

GASTUAK:

–Kreditu gehikuntza:

1. kapitulua: 6.000,00 euro goititzea.

2. kapitulua: 25.000,00 euro goititzea.

Guztira, kreditu gehikuntzaren bidezko gastu goititua: 31.000,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua: 31.000,00 euro goititzea.

Diru-sarrerak, guztira: 31.000,00 euro.

Miranda Argan, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1403787