53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Hasierako onespena. Aldaketa, Udalaren bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantzan

Mañeruko Udalak, 2014ko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Mañeruko Udalaren bazkalekuetako larreen esleipena eta aprobetxamendua arautzen dituen udal ordenantzan.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2014ko martxoaren 13an.–Alkatea, Nuria Irisarri Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L1403816