53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

Jarduera sailkatua. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55.1 artikuluan eta haren Erregelamendua onesten duen 93/2006 Foru Dekretuaren 68.1 artikuluan xedatua bete beharrez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Maider Cantero San Sebastián. Jarduera: aziendategia paratzea eta eraikitzea (haragitarako behiendako heia, bazkategia eta ongarritegia). Tokia: 4. poligonoko 57. lurzatia, Peko Pentzea alderdia, Luzaideko Gaindola auzoan.

Luzaiden, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1403609