2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LOS ARCOS
Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa
Los Arcosko Udalak, 2014ko martxoaren 6an egin bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen Los Arcosko udalerriko Bape Epaitegiko bake epaile titularraren kargua hautatzea; horretarako hamabortz egun naturaleko epea ireki da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek, behar diren gaitasun eta bateragarritasun baldintzak badituzte, eskabideak aurkez ditzaten Udalaren bulegoetan.
Argitara ematen da orok jakin dezan, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat.
Los Arcosen, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.
Iragarkiaren kodea: L1403661