53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Oihan aprobetxamendua

Los Arcosko eta Villamayor de Monjardingo udalek, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen dute, oihan aprobetxamendu hauek esleitzeko:

–1. lotea: “La Raicilla” alderdia, Los Arcosko hermendian kokatua, 2901, 2902, 2904, 2903, 2905 eta 2906 unadak.

ESPEZIEA

ALDERDIA

UNADA/ZATIKETA DASOKRATIKOA

KOPURUA

BOLUMENA GUZTIRA (m³)

ZURAREN BALIOESPENA (eurotan)

Halapensis pinua

La Raicilla

2901 multzoa

3.811

664,73

13.294,60

Larizio pinua

La Raicilla

2902 eta 2904 multzoak

20.235

830,21 *

16.604,20

Larizio pinua

La Raicilla

2903, 2905 eta 2906 multzoak

7.566

2.128,67 **

42.573,40

* Zura: 18 cm-tik gorako diametroa.

Enbor txikitako edo papertegirako: 18 cm-tik beherako diametroa edo hortik gorakoa, kalte handiak dituena industrian erabiltzeko, papertegiko enborkitako edo egurretako ez bada.

Eremu horretan ez da kontuan hartu terrazetan matarrasan ateratako zuraren bolumena (lautik bat), ustiapena behar bezala egin ahal izateko.

** Mozketaren intentsitatea aldakorra da eremuen arabera: ibarbideetan matarrasa mozketak eta gailurretan ia ez da ezer egiten.

–2. lotea: “La Raicilla” alderdia, Villamayor de Monjardingo hermendian.

ESPEZIEA

ALDERDIA

UNADA/ZATIKETA DASOKRATIKOA

KOPURUA

BOLUMENA GUZTIRA (m³)

ZURAREN BALIOESPENA (eurotan)

Halapensis pinua

La Raicilla

25510, 25509 eta 25508 multzoak

18.986

1.168,03

23.360,60

Batez bestekoa: m³ (1.168,03) × 12,5 euro/m³ = 14.600,37 euro.

Prezio horietan ez da sartu BEZa.

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2.

Proposamenen aurkezpena: Los Arcosko Herriko Etxean, 20 egun naturalean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik (14:00ak arte).

Proposamenak noiz ireki: proposamenak aurkezteko epea bukatu ondoko ostiralean, 13:00etan.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Los Arcosco Udaleko Idazkaritzan daude (Foruen kalea, 1, 31210, Los Arcos). Jendea hartzeko ordutegia hau da: asteazkenetan, 09:00etatik 14:00etara.

Los Arcosen, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: L1403654