2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2014ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita. Hasierako onespenaren erabakia 2014ko 33. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, otsailaren 18an.
Longidan, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
1. ERANSKINA
2014. urteko plantilla organikoa
Funtzionarioak:
Lanpostuaren izena: idazkaria, bertze udal batzuekin batasuna eraturik. Buru den udala: Artzibar. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %6,88. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Tokia: lanpostu betea.
Lan-kontratudun finkoak:
Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %23,52. Lanaldi mota: laburra, lanaldiaren %42,5. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: bat. Egoera: lanpostu betea.
Aldi baterako lan-kontratudunak:
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. E maila. Mailako osagarria: %15. Lanaldi mota: laburra, lanaldiaren %50.
Funtzionarioen izenen zerrenda:
Idazkaria: Loreto Echavarren Sanz.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda:
Administrari-ofiziala: Beatriz Beroiz Erdozain.
Aldi baterako lan kontratuduen izenen zerrenda:
Zerbitzu anitzetako enplegatua: Ana Isabel Aldunate Errea.
Iragarkiaren kodea: L1403676