2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAIN-ARRIASGOITI
Urritzelkiko biltegirako bidea zolatzea izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, behin betiko okupatu aurreko aktak egiteko
2014ko martxoaren 6ko 129/2014 zenbakiko Ebazpenaren bidez, Alkatetzak erabaki du Urritzelkiko biltegirako bidea zolatzea izeneko proiektuaren lanek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, behin betiko okupatu aurreko aktak egiteko.
Ebazpena:
Lizoaingo Udalak, 2013ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, Lizoaingo 17. poligonoko 231 C lurzatiaren desjabetze espedientea hasi zuen Urritzelkiko biltegirako bidea zolatzeko, eta onetsi zuen horrek ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta deklaratu zuen delako ondasun eta eskubideen onura publikoa eta okupatu beharra.
Orobat, espedientea jendaurrera atera zen hamabost eguneko epean.
Ondasun eta eskubideen zerrenda hori behin betiko onetsi zuen Lizoaingo Udalak 2014ko urtarrilaren 22ko osoko bilkuran, eta onespen horrek berarekin zekarren onura publikoa eta okupatu beharra deklaratzea.
Halaber, Nafarroako Gobernuak, 2014ko martxoaren 5ean egin bilkuran, proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazi zuen, nahitaez desjabetzeko. Presa oinarritzen da beharrezkoa delako behaketa eta kontrolerako, eta instalazioen eta uraren klorazio sistemaren mantentze-lanetarako, uraren hornidura kalitatez eta kantitatez bermatzearren.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluari jarraikiz,
ERABAKI DUT,
Lehenbizikoa.–Proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea, 2014ko apirilaren 1ean Lizoaingo herriko etxean ager daitezen, goizeko 10:00etan, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera. Lizoaingo herriko etxea Itzagako Mankomunitatearen egoitzan dago, Urrotz-Hirian (San Tomas kalea, 5).
Bigarrena.–Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman ditzakete, nork bere kontura.
Hirugarrena.–Ingeniería Sertecna S. A.ko teknikari Jesús Pacheco Santamaría Administrazioko peritu izendatzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Lizoaingo herriko etxeko eta Itzagako Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuko da; ukitutako titularrei banakako zitazio zedularen bitartez jakinaraziko zaie, eta adieraziko argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako ere egiten dela, titularra ezezaguna edo helbide ezagunik gabea denean.
ERANSKINA
Okupatu aurreko aktak egitea. Lizoaingo 17. poligonoko 231 C lurzatia
(Lizoaingo erregistroko 5345. finka).
Aktak egiteko tokia: Urrotz-Hiria, San Tomas kalea, 5.
Eguna: 2014ko apirilaren 1a.
AURKEZTEKO ORDUA | TITULARRAK | LIZOAINGO POLIGONOA | LURZATIA |
10:00 | ARACELI VISITACION EQUIZA LASA Lizoain (Nafarroa) | 17 | 231 C |
Ebazpen akta luzatzen dut, alkateak eta idazkariak sinatuta, fede emanez.
Lizoainen, 2014ko martxoaren 11n.–Alkatea, Amaia Ekisoain Gorriz.
Iragarkiaren kodea: L1403681