53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Aldaketa xehakatua Udal Planean. Hasierako onespena

Larragako Udalak, 2014ko otsailaren 27an egin bilkuran, egiturazko aldaketa xehakatua hasiera batean onetsi zuen Larragako Udal Planean, hirigintzako araudiaren 68, 70, 71, 76 eta 77. artikuluari dagokionez, Udalak berak sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.

Larragan, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Antonio Lamberto Urquijo.

Iragarkiaren kodea: L1403807