53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Gesalazko Udal Planeko UE-8.8 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Iturgoienen. Hasierako onespena

Gesalazko Udalak, 2014ko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Gesalazko Udal Planeko UE-8.8 exekuzio unitatearen xehetasun azterlana, Iturgoienen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsita geldituko da, bertzerik gabe.

Gesalatzen, 2014ko martxoaren 6an.–Alkatea, Mariví Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1403785