2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Enerizko Udaleko hautetsiendako bilkura-sariak eta kalte-ordainak
Enerizko Udalak, 2014ko martxoaren 5ean egin bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
Hautetsien ordainsaria:
Azterturik Udalbatza honetako kideendako ordainsariak eta kalte-ordainak zehazteko abiatu den espedientea.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionarmenduaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluak xedatzen dutena, eta apirilaren 4ko 23/2003 Foru Legeak xedatzen duena.
Udalbatzak erabaki du:
1. Enerizko Udal honetako alkatearen karguak dedikazio partziala izanen du eta, horretarako, 483 orduko lanaldia izanen du urtean; horren ordainsaria finkatu da, 9.600 euro urtean.
2. Zinegotziei honako bilkura-sari hauek izanen dituzte: zinegotzi bakoitzak 60 euro bilduko ditu osoko bilkuran, informazio batzorde batean edo alkateak buru egiten duen lantaldean parte hartzen duen aldiro.
3. Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako egiazko gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
4. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratzea.
Aditzera ematen da Toki Araubideko Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.
Eneritzen, 2014ko martxoaren 7an.–Alkate udalburua, José Alberto Valencia Trueba.
Iragarkiaren kodea: L1403606