2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Herritarren Partaidetza arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2014ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki duela aldaketa hasiera batean onestea Herritarren Partaidetza arautzen duen udal ordenantzan, honako hauei dagokienez: Partaidetza Kontseiluaren osaera, Idazkaritza eginkizunaren erabilpena eta haren kideak ordezteko aukera.
Argitara ematen da orok jakin dezan eta interesdun guztiek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten. Horretarako, hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe hori iragaten bada inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2014ko martxoaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1403690