2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGIARRETA
2014ko aurrekontua. Hasierako onespena
Egiarretako Kontzejuak, 2014ko otsailaren 21ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2014ko ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren aurrekontu bakarra, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 269 eta 276. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten bada, Egiarretako Kontzeju irekiak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betiko onetsiko. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.
Egiarretan, 2014ko otsailaren 21ean.–Kontzejuko burua, Javier Lazcoz Olaechea.
Iragarkiaren kodea: L1403684