53. ALDIZKARIA - 2014ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Castejongo landabideak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala

Castejongo Udalak, 2013ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, besteak beste hasiera batean onetsi zuen Castejongo landabideak erabiltzeko tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, delako erabakia eta horren espedientea jendaurrean egon ziren Udal Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau 2013ko 235. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9koan, argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten.

Alegaziorik ez baita aurkeztu, hasierako onespena behin betikoa bihurtu da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da ordenantzaren behin betiko testuarekin batera. Ordenantzak 2014ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, atzera eraginez hartu ere, eta testua orain argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Castejonen, 2014ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Yolanda Manrique Albo.

TESTU ARAUEMAILEA

1.–Castejongo landabideen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritakoaren arabera, Udalak zehaztuko du tasa baten ordainketa bere udal mugapeko landabideen salbuespeneko erabilerarengatik, Udalaren iritziz udalerriarentzat interes orokorreko salbuespeneko baimenengatik.

Salbuespeneko baimena denean, nekazaritza, abeltzaintza edo antzeko helbururako denean, nahitaezkoa izanen da baimena eskatzea eta eskuratzea, nahiz eta erabilera hori tasa ordaintzetik salbuetsia egon.

2.–Ibilgailuak salbuespenez erabiltzeagatik ordaindu beharreko tasa elementu hauek zehaztuko dute:

(1) Baimendutako gehieneko masa (kilogramoetan adierazia) x (2) jardunaldi kopurua x (3) unitateko zenbatekoa, izanik:

1. Baimendutako gehieneko masa (BGM): holakotzat hartuko da bide publikoetan zirkulazioan dabilen zamadun ibilgailua erabiltzeko gehieneko masa, ibilbailuaren ezaugarri tekniko homologatuen arabera.

2. Bideak erabili behar diren jardunaldi kopurua: jardunaldi unitate bat dela ulertuko da 00:00 eta 24:00ak arteko ordu tarte bakoitza.

3. 0,002ko unitateko zenbatekoa. Toki entitateak urtero gainerako tasak, zerga-tasak eta ordainarazpenak onestesten dituenean eguneratu daiteke.

3.–Landabideen salbuespeneko erabilerarengatiko baimena eskuratzeko, nahitaez ordaindu beharko da tasa aldez aurretik.

Salbuespeneko erabilerarengatiko baimena eskatzearekin bat, interesdunak tasaren zenbatekoa sartu beharko du udal diruzaintzan.

Ikusirik autodeklarazioa eta horrekin batera eginiko diru-sarrera, Udalak eman edo ukatuko du erabiltzeko baimena. Baimena ukatuz gero, itzuli eginen da ordaindutako tarifa.

Orobat, interesdunek eginiko autodeklarazioa Udal Zerbitzuek azter dezakete edozein unetan, eta horretarako likidazio osagarria eginen du frogatu ondoren egiazki datuak, deustan ukatu gabe behar diren zehapenak aplikatzen ahal dituela, horiek mailakatuak izanen baitira arau-haustearen larritasunaren edo bildu diren inguruabarren arabera.

Interesdunak autodeklarazioan adierazi baimen eskaeraren erabilera osoa edo partziala egiten ez badu, ez du eskubiderik izanen ordaindutako diruaren itzulketa jasotzeko.

Landabideen salbuespeneko erabilerarengatiko baimen eskabidea autolikidaziorako eta diru-sarrerarako ondoko inprimakiaren bidez eginen da, ukatu gabe Castejongo landabideen erabilera arautzen duen ordenantzari jarraikiz beharrezkoak diren gainerako baldintzak eta dokumentazioa.

LANDABIDEAK SALBUESPENEZ ERABILTZEKO BAIMEN ESKABIDEA

Jaun/andrea ............................ IFZ/IFK .......................................... helbidea .....................kalea eta telefonoa ........................ bere izenean edo honako hau ordezkatuz: ........................ IFZ/IFK ..................... jakinarazpenetarako helbidea ......................... telefonoa .................. ostalaritzako establezimenduaren izena .......................... kalea ............................... eta telefonoa .........

Zure aitzinean agertzen naiz eta AZALTZEN DUT:

Castejongo landabideen erabilera arautzen duen ordenantzaren eta Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren arabera,

ESKATZEN DUT:

Landabideak salbuespenez erabiltzeko beharrezko baimena, hurrengo laukiari jarraikiz:

(1)

(2)

(3)

Modeloa
ibilgailua

Matrikula

Ibilgailuarendako
baimendutako
gehieneko masa (kilogramotan)

Zenbat jardunalditan erabili behar dituen bideak

Unitatearen
zenbatekoa

SARTU BEHARREKOA, GUZTIRA
(1) x (2) x (3)

0,002 euro

Ezagutzen dudala eskatutako baimena beste hauen menean dagoela: ordenantzetan ezarritako baldintza partikularrak eta herriko arautegian zehaztutako gainerako baldintza orokorrak betetzea.

Castejonen, 2........(e)ko .........aren ...........(e)an

Interesduna

CASTEJONGO UDALA.

Iragarkiaren kodea: L1402168